[itzul] Costa del Sol.

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Al, Mar 5, 15:12:46, CET 2012


Euskaltzaindiaren Exonomastika batzordeak kosten izenei buruzko gomendio
bat eman zuen 1997an.

*Kosten izenak*

* *

*Exonomastika batzordearen gomendioa*



Espainia, Frantzia eta beste estatu batzuetan, hainbat izen erabiltzen dira
kosta-tarteak izendatzeko, hala nola *Costa del Sol* edo *Côte de Lumière*.
Euskaraz izen horiek nola esan eta idatzi behar diren galdetu zaio
Euskaltzaindiari. Galdera horri erantzuteko prestatu du Exonomastika
batzordeak gomendio hau.


(...)


Euskaraz nola jokatu?

Euskaraz, *Bolikosta* estatu-izena (*Côte d'Ivoire / Costa de Marfil*)
itzulita dago, baina, estatua den aldetik, normala da euskaratu izana.
Kosten izenak, berriz, ez dira maila bereko toponimoak. Hau da, beraz,
irizpide nagusia: kosten izenak ez euskaratzea eta jatorrizko hizkuntzan
ematea. Adibidez:

*Costa del Sol-era joango gara.*

*Costa Bravan bizi da*

* Côte d'Argent-en euria ari du.*

*
*

Izendapenaren atal generikoa ere ez da euskaratzekoa. Honelakoak, beraz, ez
dira gomendatzekoak:

**Sol kostara joango gara.*

**Brava kostan bizi da.*

**Argent kostan euria ari du.*

*
*

Eta osorik euskaratuta ere ez:

**Eguzki(-)kostara joango gara.*

**Kosta Arrokatsuan bizi da.*

**Zilar(-)kostan euria ari du.*


(...)

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2012/3/5 Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>

> EIMAn:
>
> Costa del Sol (Costa del Sol kostaldea, -a)
>
>
> al., 2012.eko marren 05a 13:05(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi
> zuen:
>
>  Wikipediak: Costa del Sol
>>
>> http://eu.wikipedia.org/wiki/**Costa_del_Sol<http://eu.wikipedia.org/wiki/Costa_del_Sol>
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago