[itzul] Perspectiva caballera

Irizar, Ander airizar a bildua parlamentodenavarra.es
As, Urt 15, 15:34:28, CET 2013


Terminoari buruzko ondorioak, eta problema soziolinguistikoa:
- Badirudi Cavalieri jaunak ez duela honetan zerikusirik.
- Etimologia, hala ere, ez dago argi:
	- de l'italien cavalliere, qui va à cheval, de cavallo, cheval.
	- da cavaliere, come termine di fortificazione.
- Aukera zentzuzkoena, nire ustez, eta Jonek aipatutakoak kontuan hartuta, "kabalier perspektiba" izan liteke ("isometriko" baztertu gabe); izan ere, bi etimologietarako balioko luke. 
- Problema soziolinguistikoa-edo:
	- Aukera ustez egoki hori ez da inongo hiztegitan ageri.
	- Aukera ustez desegokiek, nonbait, egina dute beren bidea irakaskuntzan.
Susmoa daukat antzeko gauzak behin baino gehiagotan gertatzen zaizkigula...
Ander Irizar




Zalantza "Cavalieri ikuspegia" ala "cavalier ikuspegia' bada, eta abizena ez denez, 'kabalier ikuspegia' bultzatuko nuke, etxekotuta.

-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: martes, 15 de enero de 2013 13:11
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Perspectiva caballera

Ez dizut asko konponduko. Baina ikusi dut nederlanderak izan ezik beste guztiek hizkuntzara egokitzen dutela, eta batzuek beste terminoren bat erabiltzen dutela (da; halvperspektiv; de: Halbperspektive, Parallelperspektive; sv: snedperspektiv). Beraz, 'ikuspegi isometriko'
edo beste zerbait nahi ez baduzu, OEHn datozen 'kabalier' eta 'kaballero' erabiliko nituzke. Arazoa (?), izenak direla, eta horregatik 'kabalier ikuspegia' edo 'kaballero ikuspegia' egin beharko dela, 'ikuspegi kabalier' edo 'ikuspegi kaballero' ausartegiak (?) baztertuta.

Zalantza "Cavalieri ikuspegia" ala "cavalier ikuspegia' bada, eta abizena ez denez, 'kabalier ikuspegia' bultzatuko nuke, etxekotuta.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Irizar, Ander [mailto:airizar a bildua parlamentodenavarra.es]
Bidaltze-data: martes, 15 de enero de 2013 9:23
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Perspectiva caballera

Horrekin dut zalantza, ordea. "Cavalieri perspektiba" ikusita, ematen du "Cavalieri" abizena dagoela hor oinarrian, baina, aurreneko mezuan azaldu dudanez, badirudi Cavalieri matematikariak ez duela honetan zerikusirik, eta "cavalier" izeneko fortifikazioa dela terminoaren muina.
Ander Irizar






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago