[itzul] No cocinado

Euxebe Portugal euxebe a bildua euskalnet.net
As, Urt 28, 22:33:25, CET 2014


Gure etxean "maniatu" esan izan dugu beti. 

"Sukaldatu" esaten dutela? baita "desorraztu" ere, nik Euskal Irratiko kazetari bati entzun izan diot behintzat. Baina, entzuten dugun guztia ontzat eman behar badugu, gureak egin du. Horrela jarraitzen badugu, luze baino lehen, gazteleraz ez dakienak ez du ulertuko "euskeraz" esandakoa.




EUXEBE PORTUGAL ZABALA
943.457.779 / 656.758.759


From: koro navarro 
Sent: Tuesday, January 28, 2014 5:55 PM
To: ItzuL 
Subject: Re: [itzul] No cocinado


Egia esan  ez dakit ondo zergatik, baina niri ere ikaragarrizko mina ematen dit "sukaldatu" horrek. Gure ama zenak (barka erreferentzia) "kozinatu" erabiltzen zuen, baino askoz ere gehiago "kozinan egin, aritu.". Oraintxe begiratu dut Orotarikoan, eta hortxe daude denak.




2014-01-28 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>

  Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" bera zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
  "Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
  Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
  Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik, behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak nahiko naturalki bereganatu duen hitza dela.

  Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:

  "Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
  "Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.

  Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat, sartzen utziko nioke. Sukalderaino.


  On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com> wrote:

    "sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu" aditza, Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
     
    kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez prestatu'.


    Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta egokiagoa "hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.


    "begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez da ageri; alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den edo bietarako onartu duten.



          Alfontso Mujika Etxeberria 

         
         
            
          a.mujika a bildua elhuyar.com
          tel.: 943363040 | luzp.: 217

          Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
          20170 Usurbil

          www.elhuyar.org
         

          Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. 





    2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>

      Sukaldatu gabeko landare hondakinak?



      De: Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net] 
      Enviat: dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
      Per a: ItzuL
      Tema: [itzul] No cocinado



      Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??



      Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu omen da. 



      eskerrik asko. 



      Miren





No se encontraron virus en este mensaje.
Comprobado por AVG - www.avg.com
Versión: 2013.0.3462 / Base de datos de virus: 3681/7039 - Fecha de publicación: 01/28/14
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/3578e8d2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago