[itzul] Euskalbarreko hiztegiak desagertu egin zaizkit

Maria Arruti maria1arruti a bildua gmail.com
Ast, Eka 19, 10:00:54, CEST 2014


Kaixo:

Gaur goizean ordenagailua piztu dudanean, konturatu naiz Euskalbarreko
hiztegi guztiak desagertu egin zaizkidala (hobespenetan ere ez dira
agertzen). Lehendabizi, ordenagailua berrabiarazi dut, baina ez dit
funtzionatu, eta, gero, Euskalbar desinstalatu eta berriro instalatu dut,
eta horrela ere ez.

Ba al dakizue nola konpondu dezakedan arazoa? Windows XP daukat.

Eskerrik asko,

Maria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140619/66d6788a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago