[itzul] Euskalbar eta azentu-markak

Irizar, Ander airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Ast, Maiatza 15, 09:29:27, CEST 2014


Firefox 29.0.1 eta Euskalbar 4.1.
Euskalbar gaur bertan eguneratu zait, eta, proba eginda, Euskatermen bakarrik dut orain akatsa. 
5000n bai gertatzen da, hala ere, azentua duen zerbait azenturik gabe galdetu eta ezer ez aurkitzea; besteetan (Elhuyarren edo Zehazkin), berdin dio azentuarekin edo gabe galdetzea.
Ander

-----Jatorrizko mezua-----
From: Julen Ruiz Aizpuru [mailto:julenx a bildua gmail.com] 
Sent: miércoles, 14 de mayo de 2014 22:51
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Euskalbar eta azentu-markak

Aupa Ander,

Irizar, Ander<airizar a bildua parlamentodenavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko maiatzak 14 10:01):
> Kaixo guztioi:
>
> Pentsatzen dut ez garela bakarrak izango, eta ea argibideren bat 
> ematen diguzuen. Euskalbarren, gaztelaniazko hitz bat galdetu eta hitz 
> horrek azentu-marka badu, zenbait hiztegitako bilaketa ez da 
> gauzatzen. Esango nuke hiru eratako gauzak gertatzen direla horrelakoetan:
>
> -          Bilaketa ondo egiten du (Elhuyarren, adibidez).
>
> -          Ez du bilatzen, eta azentua duen letraren ordez ikur arraro
> batzuk agertzen dira; azenturik gabe galdetuta, aldiz, problemarik ez 
> (Euskaltermen eta Zehazkin, esate baterako).
>
> -          Ez du bilatzen, eta azentua duen letraren ordez ikur arraro
> batzuk agertzen dira; azenturik gabe galdetuta, ordea, ez du ezer 
> aurkitzen (5000n konturatu naiz pasatzen dela).
>
> Zer dela-eta gertatzen da hori?

Ze bertsio darabilzu?

Euskalterm-en kodeketaren arazoa jakina da [1] eta konpontzeko dago.
Beste hiztegiek ez lukete arazorik eman behar.

Julen.

[1] https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues/164



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago