[itzul] eta-z lotutako emendiozko esaldien puntuazioa dela-eta

Nerea Gallastegi nereagaca a bildua gmail.com
Lar, Ira 13, 12:04:31, CEST 2014


Noiz jartzen duzue zuek koma eta-z lotutako emendiozko esaldietan? Beti
jartzen al duzue?

Nire irizpideea izaten da esaldietako subjektuak ezberdinak direnean
jartzea. Hona hemen zenbait adibide:

Egipton, norberaren gorpuzkera hobetzea oso jarduera ohikoa da eta harro
sentitzeko arrazoia izan daiteke sendiarentzat. (Bi esaldien subjektua:
norberaren gorputza hobetzea; beraz, komarik ez).

Apirilaren 24an, zortzi pisuko eraikin bat eraitsi egin zen, eta 1.100
pertsona
baino gehiago hil ziren. (Lehen esaldiaren subjektua: eraikn bat; bigarren
esaldiarena: 1.100 pertsona. Hortaz, koma).

Nahiko "arau" argia dela iruditzen zait, baina zalantzak sortzen zaizkit
horrelakoekin:

Egun, Bobby komediantea da, eta jasandako lesioak ditu hizpide. (Bigarren
esaldian Bobby da subjektua, baina beste deklinabide kasu batean eta horrek
sortzen dit zalantza, eskatu egiten baitit -ez dakit zergatik- koma
jartzea).

Badakit puntuazio-kontuak korapilatsuak izaten direla eta, askotan, ez dela
araurik egoten; beraz, zuek nola jokatzen duzuen jakin nahi nuke, besterik
ez.

Mila esker!



-- 
Nerea Gallastegi Cámara
Irakasle eta itzultzailea / Profesora y traductora
Telf: 627 98 36 09
Email: nereagaca a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140913/9a5f6244/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago