[itzul] hacer la cuņa > ziria egin?

Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON) idiezdes a bildua cfnavarra.es
Or, Ots 6, 14:15:26, CET 2015


Egun on:

Euskaraturiko testu bat zuzentzeko eskatu digute, eskiatzen ikasteko teknikei buruzkoa. Gaztelaniazko cuņa, semi cuņa eta hacer la cuņa emateko, ziri , ziri erdia eta ziria egin erabili dituzte euskaraz. Ez zaigu oso aproposa iruditzen frenatzeko eta biratzeko teknika horri ziri esatea euskaraz.
Han eta hemen begiratu eta ez dugu taxuzko ordainik aurkitu, baina mirubuztana (mirubuztan erdia...) erabil litekeela uste dugu.

Beste proposamenik?

Eskerrik asko,

Mikel Taberna eta Itziar Diez de Ultzurrun

[cid:image001.jpg a bildua 01D04216.874823B0]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150206/fbeb806e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 30671 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150206/fbeb806e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago