[itzul] euskararen desafektua
JESUS RUBIO
jesusangel.rubio a bildua ehu.eus
Ost, Abe 14, 12:56:04, CET 2016
Kaixo guztioi:
Ikusirik oso debate interesgarria piztu dela, zerbait esan nahi nuke
afin komentatu zenbait puntu.
Dio Juan Garziak:
“-Aldaketa bat proposatzen denean, kontuan hartu behar da, zerbaitetan
dakarkeen onura ez ezik, bestela eta guztira dituen ondorioak
(adibidez: sistematikoki aditza aurreratuko lukeen joskeratik
postposiziozko menderakuntzara etortzeko mekanismoa aplikatzeko
zailtasunak areagotu litezkeela, lehenaz gainera; jakina:
postposizioak (eta haiekin) menderakuntza debeka genezake, edo,
erradikalago, preposizio bihurtu guztiak, edo... edo...); luzea, baina
adibidetxo bat baino ez zen, ez ahaztu, parentesikoa.” (Juan Garzia)
Beraz, Juan Garziak diosku ze aditza nahierara aurreratzeak areagotuko
lituzke menderakuntza postpositiboaren berezko zailtasunak (besteak
beste), eta hori arazo erantsi bat dela. Baina hori betiko ezbidea da:
menderakuntza postpositiboak berezko arazoa izanik, arazo horrentzako
soluzio egokia bilatu beharko da, ezta? Soluzio ona, ez adabakia. Eta
soluzio hori soilik pasa daiteke ti erabiltzea menderatzaileak zein
ahal diren kokatzen aurre euren esaldi menperatuak (beti egonen dira
hor menderatzaile postpositiboak, besteak beste). Bide hori egin behar
da gradualki, inteligentziaz eta zentzuz, baina, azken buruan,
euskararen erabiltzaileari eskainiz tresneria eraginkorra.
Aditzak aurreratzea da lehengo pausua (Sarasolaren liburuak
izugarrizko bultzada ematen die aditz progresiboei, eta horregatik
euskararen erabiltzaileek gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu),
baina bigarren pausua da menderakuntza prepositibo osoa aukeran
izatea, ez soilik menderakuntza erlatibo ez-murriztatzailea (berriro
ere diot, hemen ere Sarasolaren bultzada guztiz zorionekoa dela, eta
oso inportantea eta lagungarria afin euskararen erabiltzaileek izan
ditzagun aukera potente ez-marginalizatuak).
Kontua da ze menderatzaile erlatibo ez-murriztaileak ezin
inportanteagoak izanik ere, ez direla gutxiago inportanteak erlatibo
prepositibo murriztaileak edota beste menderatzaile guztien bertsio
prepositiboak. Horrela konponduko lirateke Juanek aipatutako arazo
horiek guztiak behin betikoz eta era egoki batean. Bide horretan
klasikoek jakin zuten erabiltzen hainbat baliabide progresibo zein
berriro hasi beharko liratekeen normaltasunez erabiltzen. Eta, jakina,
erabil litezke euskararen mekanismo sortzaileak afin sortu edo moldatu
beste baliabide menderatzaileak ere.
Baina arazoak ez dira amaitzen noiz garatu menderatzaile guztien
bertsio prepositiboak. Badira beste baliabide postpositibo asko zeinen
bertsio prepositiboak arazorik gabe lortu litezkeen eta zein
komunikatiboki oso onuragarriak izanen liratekeen (-ri buruz, --n
artean, …). Eta, duda izpirik gabe, bide osagarri horretatik zenbat
eta aurrerago ailegatu, eta askoz hobeto. Kontua da, gorago esan
bezala, gradualki egitea, kritikoki baina aurrera bidean, oker
egindakoak kritikatuz, baina ondo egindakoak sostengatuz eta landuz.
Horretarako behar da giro egokia, eta hor berriro sartzen da
Sarasolaren lanaren garrantzia handia.
Hori guztia ez da munstrokeria, baizik guztiz zentzuzkoa, eta
posiblea, eta gainera, da bide bakarra.
Jesus Rubio
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago