[itzul] "Te escuchamos"

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 18:50:37, CEST 2016


Barkatu, azken adibidea aldrebestu zait. Hona:

Edo sorkuntza-edo permititzen duen egoera batean:



*(entzun) bahantzugu/bazantzu(zki)guadi gauzkank*



Gilen Mejuto
*Freelance Translator*


*Bulego-orduak: 10:00 - 17:00Office hours: 9:00 - 16:00 (BST)*

Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 17 18:47):

> Interesgarria litzateke jakitea esaldi horren testuingurua.
>
> Hala, baliteke lagunarteko ingurune batean agertzea:
>
> *entzuten haugu*
>
> Edo ingurune are kolokialago batean:
>
> *a(d)itzen haugu*
>
> Edo erregistro formalekoa izatea:
>
> *beha gagozkizu/gauzkazu*
>
> Edo sorkuntza-edo permititzen duen egoera batean:
>
>
> *(entzun) bahantzugu/bazantzu(zki)guadi gauzkank*
>
> Gilen Mejuto
> *Freelance Translator*
>
>
> *Bulego-orduak: 10:00 - 17:00Office hours: 9:00 - 16:00 (BST)*
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 17 18:29):
>
> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
>> atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>>
>> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
>> ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
>> baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
>> dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>>
>> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>>
>> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>>
>> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>>
>> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>>
>> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
>> "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
>> paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
>> "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
>> direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
>> "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>>
>> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
>> beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
>> eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
>> hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>>
>> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
>> gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
>> balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>>
>> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
>> gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>>
>> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>>
>> Barka lezio-kutsua.
>>
>> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>>
>>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>>>
>>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>>
>>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>>>
>>>> App batean jarri nahi dute.
>>>>>
>>>>> Nola esango zenukete?
>>>>>
>>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>>>
>>>>> --
>>>>> Beste barik
>>>>>
>>>>> Joseba Berriotxoa
>>>>>
>>>>> 946732769
>>>>>
>>>>> 656759537
>>>>>
>>>>>
>>>>> *joseba a bildua erroteta.com*
>>>>> www.erroteta.com
>>>>>
>>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/e29a9059/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago