[itzul] Zuzen

gonzalez.o a bildua aju.ej-gv.es gonzalez.o a bildua aju.ej-gv.es
Ast, Aza 16, 13:09:11, CET 2017


Erabat ados diozunarekin. Nire lanpostura gaztelaniara itzulzeko iritsi zaizkidan (eta iristen segituko duten) itzulgai batzuetan, behin baino gehiagotan sortu zait aipatzen duzun zalantza hori. Zenbaitetan, hura konpontzeko modua izan dut testuinguruari so eginez; beste batzuetan, berriz, ez dut erabat uxatzerik izan, eta, beraz, itzultzailearen senak agindu didanari egin diot jaramon.

De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: jueves, 16 de noviembre de 2017 12:15
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Zuzen

Euskaraz daukagun anbiguotasun-problema larrietako bat  "zuzen" adjektiboak paratzen digu.

Zer da "arreta zuzena"? "Atención directa"? Ala "atención correcta"? Edo "kudeaketa zuzena": "gestión directa" ala "gestión correcta"?

Bistan da "directo" eta "correcto" oso direla kontzeptu ezberdinak.

Premiazkoa iruditzen zait zerbait erabaki dezagula anbiguotasun-problema hau konpontzeko.

Nire proposamena da "zuzen" erabiltzea "correcto"rako, eta "zuzeneko", "directo"rako. Euskaltzaindiaren Hiztegian "zuzeneko" begiratuta, adibide guztietan, batean izan ezik, "directo" esanahia ematen zaio.

Jakina, "zuzen"etik datorren "zuzendu" aditzak problema berbera ematen digu: zein da "proiektu hau Xk zuzendu du"ren esanahia? "Lo ha dirigido X"? Ala "lo ha enmendado/corregido/rectificado X"? Benetan: batzuetan, "zuzendaritu" aditza sortzeko gogoa etortzen zait. Eta ez dut txantxetan esaten. Bidenabar, horrek bidea irekiko liguke itzulinguru duda-mudatietan aritzera behartzen gaituen "presidir una reunión" bipil euskaratzeko: "bilera bat lehendakaritu".

Eta, "zuzen"etik, "zehar"era. Zer da "zeharkako kudeaketa"? "Gestión indirecta"? Ala "gestión transversal"? Bistan da hor ere anbiguotasun-problema bat daukagula. Nik "zeharkako" erabiliko nuke "zuzeneko"ren antonimo gisa; hots, "indirecto" adierazteko. Eta, "transversal"erako, baditugu beste hitz batzuk, behinola proposatu izan ditudanak: "trabeskako", edo "gurutzatzaile".

Benetan uste dut zerbait adostu beharko genukeela, eta lehenbailehen, anbiguotasun larri hauek gure testuetatik uxatzeko.

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171116/ce122349/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago