[itzul] témpano (musikan)

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
Al, Urr 16, 11:50:36, CEST 2017


Ez da "témpano", "tímpano" baizik, eta perkusio-tresna bat da. 
Ikusi:

https://es.m.wiktionary.org/wiki/t%C3%ADmpano

Koldo Biguri

> El 2017 urr. 16, a las 11:17, Eider Zubiaur <eiderzubiaur a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Egun on,
> 
> Musikari baten testuarekin nabil eta esaldi batean "témpano" dio danborraren larru tenkatuaz aritzeko. Esaldia hau da:
> 
> "Xabi pide a Héctor que golpee los témpanos como si esa fuera la última batería que tocara en su vida"
> 
> 
> Musikan adituoi (eta besteoi), zer iruditzen zaizue "larruak kolpekatzeko eskatu dio"? Zalantzak sortzen dizkit nekez irudikatzen dudalako larruz egindako bateria bat eta, neurri batean, larruak eta kolpatzeak elkarrekin sor dezaketen irudi nahasgarriagatik. 
> 
> Bestalde, lagun musikari bati galdetu diot eta esan dit musika eremuan horri "parche" esaten diotela. Baina, horren ordainik ez dut inon aurkitu. Baten batek ba al du hitzik? Aukerak aztertzearren baino ez bada ere... Izan ere, testuak poetikotasun maila nabarmena du eta horrek aurreko galdera horren erantzuna jokoz kanpo utz dezake.
> 
> Bestelako proposamenik baduzue esker onez hartuko dut.
> 
> Aldez aurretik, eskerrik asko.
> 
>           eider
> 
> 
> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/c906c43d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago