[itzul] Txikipedia, gazteentzako wikipedia

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Iga, Api 15, 19:44:42, CEST 2018


Kaixo, lagunok:
Dagoeneko jakingo duzue umeentzako Vikidia entziklopediaren edukiak Txikipedian daudela orain, euskarazko Wikipediaren weborri berean.  Animatu nahi zaituztet edukiak sartzen kolaboratzen jarraitzera, Vikidiako beste hizkuntzetako bertsioen artikuluetatik itzulpena eginez edota Wikipediako helduentzako edukiak gazteen euskara mailara eta eduki-beharretara egokituz. 
Mundu osoan, euskara da lehen hizkuntza Wikipediaren bertsio bat txertatzen duena gazteentzat! Eta kolaboratzaileak behar ditugu, baina kolaborazio horiek ez dute zertan asti gehiegi kendu: 20 minututan erraz egin daiteke artikulu bat; edo dagoen artikulu zahar bat hobetu, edo zuzendu, edo osatu.
Astero-edo gutxienez artikulu bat egiteko prest egonez gero, mesedez jarri nirekin harremanetan.
Eskerrik asko. 



Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180415/f1418bfa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago