[itzul] «Nola eragiten dio DBEO berriak itzultzaileari?» ikastaroa, Bilbon eta Donostian

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Eka 12, 11:37:04, CEST 2018


Indarrean da dagoeneko Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO), eta denok ari gara jasotzen horri buruzko mezuak.

Nola eragiten dio horrek itzultzaile autonomoari? Nola egokitu behar dugu erregelamendu berrira?

EIZIEk bi orduko ikastaro bat antolatu du itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteontzat, Ion Turrillas irakaslearekin. Izan ere, profesional autonomoei bete-betean eragiten die legeak, beren laneko dokumentuetan eta hartu-emanetan datuak kudeatu behar izaten baitituzte uneoro: aurrekontuetan, fakturetan, itzulpen-memorietan
...

Ikastaro honetan, azalpen teoriko orokor batzuk emango dira batetik, eta, bestetik, itzultzaileon jarduneko kasu praktikoak aztertuko dira. 

Bilbon eta Donostian emango da:

Bilbon, ekainaren 26an, Euskararen Etxean, 16:00etatik 18:00etara
Donostian, ekainaren 27an, Euskaltzaindiaren egoitzan, 16:00etatik 18:00etara


Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <http://www.eizie.eus/Jarduerak/eizie_ikastaroak/DBEO>.




Mila Garmendia
www.eizie.eus <http://www.eizie.eus/>
943 277 111





Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180612/43605172/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180612/43605172/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago