[itzul] Aldaketak Euskalbarren

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Ast, Api 8, 14:31:39, CEST 2021


Badira urte batzuk Euskalbar Firefox berrira egokitu genuela
<https://www.elhuyar.eus/eu/prentsa-aretoa/aldaketak-euskalbarren>, orduan
aipatu genuen garapenean aritu ziren lagunek lana uzteko nahia agertu
zutela eta Elhuyar Fundazioak bere gain hartzen zuela eguneratzeko ardura.
Bada, oraingoan, Elhuyarreko lankideek ez ezik beste boluntario batzuek
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/commits?author=Thadah> ere egin
dituzte eguneratze-lanak.

Azken bertsio honetarako egokitzapen lan hauek egin ditugu, besteak beste:


   - Hiztegi-kontsulta hauek konpondu ditugu:
      - Euskalterm
      - Lexikoaren Behatokia
      - Ortik Eta Emendik, Justo Mokoroa
      - Auņamendi Eusko Entziklopedia
   - Kontsultagune hauek gehitu ditugu:
      - Euskara Batuaren Eskuliburua
      - Oil & Gas hiztegia
      - EODA: Euskal Onomastikaren Datutegia
      - TZOS: Terminologia Zerbitzurako Online Sistema (EHU)
      - Garaterm corpusa (EHU)
      - Textreference corpusa (eu-es, eu-en)

Ezin aipatu gabe utzi hizkuntzen norabidea aldatzeko
laster-tekla bat gehitu dela; orain, ‘Ctrl + .’ tekla-konbinazioarekin
aldatu daiteke hizkuntzen norabidea, sagua ukitu beharrik gabe.



Gogoratu edonork lagundu dezakeela Euskalbar garatzen. Programazioaz ezer
ez badakizu, probatu, eta, orri honetan, eman akats
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo eskatu aldaketak
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>. Programazio-ezagutzak
izanez gero, Euskalbar <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
<https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
<https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu, hobekuntzak
edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Eta gustura sartuko
zaitugu garatzaile <https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
<https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
<https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere!



Baliagarri izango zaizuelakoan,
<https://www.elhuyar.eus/>

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 |

elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus |  <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210408/c9758532/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago