[itzul] aposizio molde baten gaineko zalantza

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Abe 2, 13:03:48, CET 2021


Eskerrik asko, bada, den-denori, zalantza argitzen laguntzeagatik.

Bereziki Alfontsori, hain zeharo arakatzeagatik adibideen artean (eta
Iñigori ere bai), eta ondorio aski argigarri eta baliagarri horretara
iristeagatik, zeina aintzakotzat hartuko baitut:

"*Orduan, ez dut esango sutsuki bultzatu beharreko egitura denik, baina
gaitzetsi beharrekoa ere ez zait iruditzen....*

*Bestalde, honetan behintzat ados egongo gara:  < Gure geografiaren
bitxikeriak (II). Urduña bizkaitar herria, hanka bat Araban eta bestea
Burgosen >
(https://www.ikasbil.eus/eu/habe-aldizkaria-fitxa?articleId=16228386
<https://www.ikasbil.eus/eu/habe-aldizkaria-fitxa?articleId=16228386>) eta
gisako kalkoen ordez, egokiagoak ditugu Urduña Bizkaiko herria moldekoak."*

Beharbada, baliabide horien abantaila eta desabantaila estilozkoen artean
bereiztea izan liteke beste urrats bat, idazlariok egin beharrekoa, jakinik
aipatu dudan hori ere badela gure gramatikak eskaintzen duen baliabide bat,
lehenagoko idazleek ere erabili izan dutena, ez hain bakan edo urri,
gainera, aipatu duzuen adibideetatik heldu denez. Esango nuke baliabide
hori nahiko neutroa izan litekeela, ez dela sintagmako elementu bat edo
bestea nabarmentzeko, baizik eta sintagmaren guneari informazioa eransteko,
eta burua den elementuaren osagarri moduan emateko: "Berna Suitzako hirian
bada hotel xarmant bat..."; Berna da izen sintagamaren burua, eta ondotik
datozenak, informazioa eransteko dira, hierarkian sintagmaren burua estali
edo gutxiagotu gabe, eta, beharbada ezagun izateak, hain zuzen, ematen digu
lizentzia komarik gabe egiteko aposizioa.

Esandakoa: eskerrik asko zalantza argitzen laguntzeagatik.


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo (inigo.errasti a bildua bizkaia.eus)
erabiltzaileak (2021 abe. 1, az. (23:35)):

> Kaixo, Oskar:
>
>
>
> Koldok eta Fernandok esanikoekin ados egon arren, begira zer topa
> daitekeen *Orotarikoa*n bilaketa arin-arin bat eginda (zeuk ere ikusiko
> zenituen igual):
>
>
>
> *Pau, Bearngo urian zan botikarixo bat, Etienne jauna deritzen zana, zeñek
> sasoiz artu eban emaztetzat emakume eder bat*. Etxba *Ibilt* 472
>
>
>
> *Amerikak lehen bonba atomika zapartarazi zuelarik Hiroshima Japoniako
> hirian*. SoEg *Herr** 4-7-1963, 1*.
>
>
>
> Eta, ez berdin-berdina, baina goikoen berdintsu (haiek aditza isilpean
> dutela):
>
>
>
> *Anziña-anziñatik esana zan [...] Belen zeritzan Judako urian jaioko zala*.
> Lard 366.
>
>
>
> Egia da hirurak direla hiri izen ezagunak, eta horrexegatik funtziona
> dezake beharbada egiturak aipatzen diren izenak ez badira arrotzak
> irakurlearentzat (zelan jakin hori baina?). Aukera modura.
>
>
>
> Ondo ibili,
>
>
>
> Iñigo
>
>
>
>
>
> *De:* oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* miércoles, 1 de diciembre de 2021 12:31
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* [itzul] aposizio molde baten gaineko zalantza
>
>
>
>
>
> [image: https://www.bizkaia.eus/orokorrak/buletina/warn.png]
>
>
>
> *KONTUZ:* *gure erakundetik kanpokoa* da mezu elektroniko hau. Ez klikatu
> esteken gainean eta ez ireki erantsitako fitxategirik, salbu eta *bidaltzailea
> ezagutzen baduzu* eta mezuaren edukia *segurua dela badakizu*.
>
> *CUIDADO:* correo electrónico *ajeno a la organización*. No pulse sobre
> los enlaces o abra los adjuntos a menos que *reconozca al remitente* y
> sepa que el contenido del mensaje es *seguro*.
>
> Kaixo!
>
> Badut zalantza bat aposizioen inguruan.
>
> Arazorik gabe erabiltzen dugu *"Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak esan
> du" *bezalako aposiziozko egitura.
>
> Analogiaz, bidezko ote da pertsonez besteko izen bereziekin ere berdin
> jokatzea? Esate baterako: "*Berna Suitzako hirian* bada hotel xarmant
> bat...?
>
> Barkatu nire ezjakintasuna, eta mila esker aldez aurretik.
>
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
>
> [image: Argazkia]
>
> Udaberri lorea (Iparraldean),
>
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
>
>
> *LEGEZKO ABISUA*.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa
> ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari
> erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota
> jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago.
> Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta
> jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik
> hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan
> jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren
> bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus) <lantik a bildua bizkaia.eus> eta
> gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez
> bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati
> bat.
>
> *AVISO LEGAL* - La información contenida en este correo electrónico es
> para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s.
> Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen
> información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad
> intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso
> por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en
> contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la
> remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este
> mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la
> mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus)
> <lantik a bildua bizkaia.eus> y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así
> mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar,
> distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este
> mensaje si no es la persona destinataria designada.
>
> *DISCLAIMER *- The information contained in this email is for the
> exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and
> the attached files, where appropriate, contain confidential information
> and/or information legally protected by intellectual property laws or other
> laws. This message does not constitute any commitment on the part of the
> sender, except where there exists prior express agreement to the contrary
> in writing between the addressee and the sender. If you are not the
> designated addressee and receive this message by mistake, please notify the
> sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus)
> <lantik a bildua bizkaia.eus> and then delete it immediately. We also inform you
> that you may not use, distribute, print or copy this message, either
> directly or indirectly or totally or partially, if you are not the
> designated addressee.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211202/3d1d5f29/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago