[itzul] Chinegodar/Chinagodrar toki-izena (Niger)

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Abe 16, 18:15:25, CET 2021


Afrikan, besteak beste, oso ohikoa da toponimia "txikian" aldaerak egitea,
tokiko hizkuntza batzuen tradizio idatzia falta delako, edo estandarizatuta
ez daudelako, edo hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten delako inguru
horretan eta endonimoak eta exonimoak batera ageri direlako, edo kolonien
garaian eta ondoren grafia desberdinak erabili direlako. Gure zeregina,
hor, notarioarena egitea da, hau da, dabilena jasotzea eta bere horretan
erabiltzea, hau da, euskal grafiara ez ekartzea (koronimoak alde batera
utzita, hau da, estatu-izenak, hiriburuak edo toponimo geografiko
nagusi-nagusiak). Nazioartean dabilen formarrik hedatuena hartuko nuke nik,
eta, bat baino gehiago badago, orduan bat baino gehiago eman.
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2021 abe. 16,
og. (13:56)):

> Eskerrik asko, Alfontso!
>
> Egia esan, nik idatzitako moduan ez ezik, Sine Godar eta Sinegodar ere
> idazten omen da, eta UNHCR erakundeak berak baditu azken modu horretara
> idatziak zenbait aipu, ez oso aspaldikoak. Uste baino korapilatsuagoa,
> beraz.
>
> Mila esker, dena den, eta ondo-ondo izan.
>
>
> leire
>
> ------------------------------
> *Nork:* Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko abenduakren 16(a), osteguna 11:03
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Chinegodar/Chinagodrar toki-izena (Niger)
>
> *Chinegodar *erabiltzen du UNHCR erakundeak.
> Nigerko toponimoen grafia ez da euskarara egokitzen.
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2021 abe. 15,
> az. (13:42)):
>
> Arratsalde on denoi:
>
> Nigerreko herri baten izena horrela ematen dute gaztelaniaz, frantsesez
> nahiz ingelesez.
>
> Bilatzailean *Shinegodar* jarrita ere ageri da, hausa hizkuntzan,
> uzbekeraz... Baina itsu-itsuan nabil.
>
> Norbaitek badaki nola idatzi beharko genukeen euskaraz? Shinegodar edo
> Shinagodrar? Ala Xinegodar edo Xinegodrar? Ala inguruko erdaretan bezala
> Chinegodar edo Chinagodrar?
>
> Aldez aurretik eskerrik asko.
>
>
> leire
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211216/dc1058f4/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago