[itzul] Solasaldi birtuala. Aroa Uharte eta Amaia Apalauza, 'Erle langileen amodioak'

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
Al, Ots 15, 11:07:17, CET 2021


Aroa Uharteren eta Amaia Apalauzaren arteko elkarrizketarekin estreinatuko dugu { JOAN-ETORRIKO HITZAK } egitasmoa. Apalauzak Uharte elkarrizketatuko du, Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, eta gonbidatu bat ere izango dute tarte batean berekin, Xabier Olarra itzultzaile eta editoreari solasaldian parte har dezan eskatuko baitiote.
Noiz: 2021-02-23 (asteartea)

Ordua: 17:00 - 18:30

Plataforma: BigBlueButton. Izena eman dutenek saioa hasi baino lehen jasoko dituzte plataforman sartzeko helbidea eta pasahitza.

Doan da, baina izena eman <https://eizie.eus/eu/albisteak/solasaldi-birtuala-aroa-uharte-eta-amaia-apalauza-erle-langileen-amodioak> behar da. Azken eguna, 2021eko otsailaren 18a.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210215/905cd124/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago