[itzul] derechos de paso

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 10:58:05, CET 2021


Egun on,

Erdi Aroko historia liburu batekin ari naiz, eta bertan abereen
transhumantzian askotariko lekuetatik igarotzean ordaintzen ziren zergak
aipatzen dira, *"derechos de paso"* izenaz.

Euskaltermen "pasoko/igarotzako eskubideak" agertzen da, ez dakit hori
"servidumbre de paso" den, alegia, igarotzen uzteko eskubidea, baina kasu
honetan zerga bat egongo litzateke tartean. Inork Erdi Aroko (nafar) zerga
terminologiaren bidetik (edo bestela) beste izenik ezagutuko balu
estimatuko diot!

Iņaki Lopez de Luzuriaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210218/c06afa28/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago