[itzul] a intervalos regulares

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ast, Aza 4, 10:33:47, CET 2021


Hainbat
1 zenbtz. Hainbeste. Zer naiz ni, bada, zuk nitaz hainbat arta hartzeko? Ez nuen hainbat merezi.
2 zenbtz. Batzuk baino gehiago, asko.
Euskaltzaindiaren Hiztegiko 1. adiera zein den kontuan hartuta, nik ere esango nuke zuzena dela hor hainbaten erabilera. Izan ere, problemarik gabe esango genuke “hainbeste kilometroan behin ez-dakit-zer dago”. Besterik da 2. adiera zein den aintzat hartuta nahasgarria gerta ote daitekeen.

Ander Irizar

De: Julian Maia <julian.maia a bildua ehu.eus>
Enviado el: jueves, 4 de noviembre de 2021 10:03
Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] a intervalos regulares

Egun on denoi:

Niretzat “hainbat kilometrotik behin” horren erranahi bat da “cada cierto número de kilómetros” edo holako zerbait. Nire iduriko/nire belarriarentzat, “hainbat”  hori ez da nahitaez beti-beti “asko”-ren sinonimoa. Nire inguruko gaztelania informalean honelakoak erraten ditugu: “En esa autopista tienes una gasolinera cada tantos kilómetros”. Eta hori, nire euskaran honela-edo erran daiteke: “Autopista horretan baduzu gasolindegi bat  hainbat kilometrotik behin”.
“Hainbat”en adiera eta erabilera hori okerra da? Edo anbiguotasuna handitzen du, zuzentasunaren kalterik gabe?
Eskerrik asko.

Julian

De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>>
Enviado el: miércoles, 03 de noviembre de 2021 15:53
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Asunto: Re: [itzul] a intervalos regulares


Bertzenaz: “hainbat kilometrotik behin”?

Horko «intervalos regulares» horrek ez du, nahitaez, kilometro asko esan nahi; tarteak izan daitezke kilometro gutxikoak, batetik bestera.

Hau da, «hainbat» ez zait iruditzen erabil daitekeenik hemen.

Ikus:

  *   EBE hainbat ≠ zenbait<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=0&task=bilaketa&lang=eu&id=742>
  *   Alfontso Mujika, Hainbat ez dira batzuk<http://31eskutik.eizie.eus/2015/12/11/hainbat-ez-dira-batzuk/>
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211104/e647b9e8/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago