[itzul] 'Menos es más'

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Aza 25, 17:17:03, CET 2021


Euskarazko Wikipedian "gutxiago gehiago da" jarri dute.

Baina ulertzen dut zure zalantza, ezen euskarazko esaldi hori ez da guztiz
erraza deskodifikatzen. Adibidez, baten bat suerta liteke

*[X] "gutxiago gehiago" da*


ulertzeko bidean eta, hortaz, kontraesan hori ebatzi ezinean.

Nik honela emango nuke:

*GutxiagoA gehiago da.*


Izan ere, esaldi horretan ez al gara ari adberbio bat (*gutxiago*)
substantibo gisa erabiltzen? Bada, erabil dezagun substantiboek euskarazko
esaldiaren posizio horretan izaten duten tratamendua emanez. Hots,
mugatzailearekin.

Iruditzen zait mugatzaile den *a* letra bakan horren presentzia xumeak
zeharo argitzen duela bestela nahiko ilun geldituko litzatekeen esaldi bat.

Bestetik, ez zait iruditzen problemarik eduki beharko genukeenik adberbio
bat substantibo bezala erabiltzearekin. Esate baterako, adjektiboa
substantibo bezala ere maiz erabiltzen da (*"Ai, hau gauaREN
ZORAGARRIA..."* dio
gabon kantak, adibidez).

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Sergio Azkarate , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (13:27)):

> Arratsalde on.
>
> Zelan itzuli izan duzue hori?
>
> Kasu honetan: modaren eta diseinuaren testuinguruan.
>
>
> Sergio
>
> [image: https://goiena.eus/bazkidetu/] <https://goiena.eus/bazkidetu/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211125/c02f76c4/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago