[itzul] «Postedizio lantegia» antolatu du EIZIEk (Online: Moodle eta Zoom)

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
Ost, Ira 8, 13:18:47, CEST 2021


Itzultzaile automatikoetara hurbiltzen ari garen honetan, postedizioa lantzeko saio praktikoak izango dira nagusi lantegian.

Nora Aranberrirekin eta Uxoa Iñurrietarekin jardungo dugu. Moodlen bidez, nork bere kasa jardungo du, eta Zoom bidez egingo dira taldearen saioak (hiru). 

Eduki teorikoak hiru zatitan banaturik aurkeztuko dira:

Itzulpen automatikoaren oinarriak
Itzulpena, postedizioa eta zuzenketa
Postediziorako gidalerro orokorrak
Noiz: 2021eko irailaren 24tik urriaren 8ra
Zoomeko saioak: Irailaren 24an, eta urriaren 1ean eta 8an (17:00 - 18:00)

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/albisteak/postedizio-lantegia-antolatu-du-eiziek>. 

Mila
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210908/eda161dd/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago