[itzul] emergente (arte/artistas)

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 11:07:59, CET 2022


Hitz bihurri (malapartatu) honetara itzuliz, nola ikusten duzue
"*datorren/datozen
artea/artistak*"? Erabilera aldetik, arrisku bat duela dirudi, izenlagunak
aurretik duen elementuarekin lotura semantiko bat sor bailezake koma
jartzen ez bada ("herrian datorren artea erakutsi zuten"). Izen-sintagmaren
hasiera ondo mugatzen bada ondo funtziona dezake.

Iñaki

Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
(2022 abe. 9, or. (13:34)):

> Kaixo.
>
> Zehazkik jasotzen dituen proposamena:
>
> *emergente 1 **adj* azaleratzen den.
>
> *2 *agertzen den.
>
> • *industria emergente,* goraka ari den industria.
>
> Nik neuk *goraka ari den industria* erabili izan dut *industria
> emergenteren* aurretik, baina egia da askotan erabili behar bada, luzeegi
> jo dezakeela.
>
> Ondo ibili!
>
> [image: eraldaketan] <https://www.eraldaketan.eus>
> [image: alt_text]
>
>
> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus>
> Nekane Gonzalez Gerriko
> Itzultzailea
>
> 943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus
>
> Uriburu 9, behea
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus
>
> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
> YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
> ------------------------------
> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:27)):
>
>> Hoberik ezean, *arte emergentea* erabiliko nuke.
>> Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez da
>> lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es
>> emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk
>> hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: *enpresa emergenteak,
>> teknologia emergenteak*...; filosofian: *propietate emergenteak*)
>>
>> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):
>>
>>> Egun on denoi:
>>>
>>> Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak.
>>> Oraindik dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
>>> askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
>>> "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
>>> Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
>>> berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.
>>>
>>> Euskaltermek
>>> <https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
>>> "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
>>> oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat.  Elhuyar
>>> hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
>>> eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
>>> trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan da
>>> euskaraz. Proposamenik?
>>>
>>> Adib.
>>>
>>> "*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
>>>
>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
>> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
>> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
>> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
>> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
>> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
>> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
>> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
>> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221212/978df69e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago