[itzul] emergente (arte/artistas)

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 12:33:12, CET 2022


Baina "ari"-k oraintxetasuna adierazten du, ez egunerokotasuna. Beraz,"
agertzen diren" edo "agertuz doazen" behar luke, ezta?

ainara maya <ainaramaya a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2022 abe. 12,
al. 12:20):

> "agertzen ari diren artistak" ? "ageri" aditza hobeki ikusten "etorri"
> baino...
> baina ez dakit...
>
> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2022 abe. 12, al. (11:35)):
>
>> Hitz bihurri (malapartatu) honetara itzuliz, nola ikusten duzue "*datorren/datozen
>> artea/artistak*"? Erabilera aldetik, arrisku bat duela dirudi,
>> izenlagunak aurretik duen elementuarekin lotura semantiko bat sor bailezake
>> koma jartzen ez bada ("herrian datorren artea erakutsi zuten").
>> Izen-sintagmaren hasiera ondo mugatzen bada ondo funtziona dezake.
>>
>> Iñaki
>>
>> Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
>> (2022 abe. 9, or. (13:34)):
>>
>>> Kaixo.
>>>
>>> Zehazkik jasotzen dituen proposamena:
>>>
>>> *emergente 1 **adj* azaleratzen den.
>>>
>>> *2 *agertzen den.
>>>
>>> • *industria emergente,* goraka ari den industria.
>>>
>>> Nik neuk *goraka ari den industria* erabili izan dut *industria
>>> emergenteren* aurretik, baina egia da askotan erabili behar bada,
>>> luzeegi jo dezakeela.
>>>
>>> Ondo ibili!
>>>
>>> [image: eraldaketan] <https://www.eraldaketan.eus>
>>> [image: alt_text]
>>>
>>>
>>> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus>
>>> Nekane Gonzalez Gerriko
>>> Itzultzailea
>>>
>>> 943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus
>>>
>>> Uriburu 9, behea
>>> 20500 Arrasate
>>> www.emun.eus
>>>
>>> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
>>> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
>>> YOUTUBE]
>>> <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
>>> ------------------------------
>>> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>>>
>>> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:27)):
>>>
>>>> Hoberik ezean, *arte emergentea* erabiliko nuke.
>>>> Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez da
>>>> lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es
>>>> emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk
>>>> hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: *enpresa
>>>> emergenteak, teknologia emergenteak*...; filosofian: *propietate
>>>> emergenteak*)
>>>>
>>>> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
>>>> erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):
>>>>
>>>>> Egun on denoi:
>>>>>
>>>>> Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak.
>>>>> Oraindik dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz
>>>>> askotariko soluzioetarako bidea ematen duena. "Berria", "sorberria" eta
>>>>> "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
>>>>> Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
>>>>> berritzailea(k), une honetan bidea urratzen ari d(ir)ela.
>>>>>
>>>>> Euskaltermek
>>>>> <https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa-2/emergente/kontsultatermino/emergente/non-du/hizk-es/ter-on>
>>>>> "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi
>>>>> oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat.  Elhuyar
>>>>> hiztegiak <https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia> hainbat soluzio
>>>>> eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino
>>>>> trinko bat behar duela, bi hitzekoa. *Emergente *ere proposatu izan
>>>>> da euskaraz. Proposamenik?
>>>>>
>>>>> Adib.
>>>>>
>>>>> "*¿Crees que xxxx es útil como fórmula de apoyo al arte emergente?*"
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>
>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>
>>>>
>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>
>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>
>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA
>>>> DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta
>>>> hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez
>>>> zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
>>>> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
>>>> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
>>>> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
>>>> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
>>>> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
>>>> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>>>>
>>>
>
> --
> *AINARA MAIA URROZ*
> *Eliza karrika 10, 5. ezker*
> *20302 Irun, Gipuzkoa*
> *Basque Country*
> *Tel.: 0034 655742924*
>
>
>
>
> *Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite
> duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite duelarik,
> beti itxarongo du gizona emakumeak...*
> *Dena eman behar zaio aske den maitasunari*
>
> *"Xorino kantharia" olerkari ameslaria*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221212/9daf2af9/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago