[itzul] Anafora kasu bat

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Lar, Abe 17, 11:15:55, CET 2022


Eskerrik asko, Amaia.
Gauza handia baita era honetako zalantzak behin betiko uxatzea....
Mile esker biei....

Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2022
abe. 16, or. 23:36):

> Kaixo, Oskar:
>
> Bai, estandarrerako proposatzen den ereduaren arabera, *haien *eta *haiekin
> *erabiliko genuke hor; bigarren gradukoak erabili nahi izanez gero, izen
> bat gehitu beharko litzateke aurretik, *aholkulari*, *legezko ordezkari*
> eta *mandatariak *biltzen dituen bat (*pertsona*, *profesional*, edo dena
> delakoa).
>
> Ongi izan,
>
> Amaia
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> abe. 16, or. (11:20)):
>
>> Erakusle anaforikoen gainean ikasitakoak eta irakurritakoak begiratu
>> ditut zalantza bat argitzeko (ez luke zalantza izan behar, baina testu
>> argitaratu batetik hartutako aipua da, eta zalantza saihestea gaitzago,
>> hartara), eta lankidearekin ere aipatu dut.
>> Zuzentzekoa deritzue adibide hau? (Aitortu behar dut behin eta berriroko
>> zalantza dudala, eta, akatsa izatera, sustraiak oso barrenera luzatuta
>> dituen zalantza dela, eta beraz, behin betiko "herbizidaren" bila
>> natorkizue).
>>
>> *"Abstentzio kausa izango da:*
>>
>> *Ezkontza-lotura edo ezkontzaren antzeko lotura eta laugarren maila
>> arteko odol-ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna
>> izatea interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen
>> bateko administratzaileekin, edo prozeduran esku hartzen duten aholkulari,
>> legezko ordezkari edo mandatariekin, edo horien bulego berekoa izatea edo
>> horiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzan."*
>>
>> Irakurri eta ikasi uste ditudanen arabera, haien eta haiekin beharko
>> luke izenordain anaforikoak kasu bietan...
>>
>> Mila esker.
>>
>>
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Leiren, harriz loreak
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221217/55059f76/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago