[itzul] Biderkatu

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Ots 8, 12:12:08, CET 2022


Bai, bietara,
*Euskaltzaindiaren Hiztegi*an bertan, badituzu hauek ere:
karratu

*3* iz. *Mat.* Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori bere buruarekin
biderkatzean lortzen den emaitza. Ik. *erro karratu
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=erro%20karratu#azp_erro%20karratu>*.
*2ren karratua 4 da, eta 3rena, 9*.
anizkoitz

*1* iz. *Mat.* Zenbaki oso batentzat, zenbaki hori beste zenbaki oso
batekin biderkatuz lortzen den zenbakia. Ik. *multiplo
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=multiplo>*.
*7ren anizkoitza da 21. 5en anizkoitzak. Biren anizkoitz guztiak bikoitiak
dira. Zenbaki baten anizkoitzak eta zatitzaileak*.
baina baita hau ere:
biderkakizun

iz. *Mat.* Biderketan, beste batez (biderkatzaileaz) biderkatu behar den
atala edo zenbakia.

Eta *zatitu *aditzarekin:

zatitu, zati/zatitu, zatitzen

*2* *du* ad. *Mat.* Zatiketa egin. *Bakoitia da bi zenbakiaz zatitzean
zenbaki osoa ematen ez duena*.

bikoiti

adj. Bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen duena. Anton. *bakoiti
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=bakoiti>*.
*Zenbaki bikoitiak. Laua bikoitia da; bosta, ez*.

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 ots. 8, ar. (11:49)):

> Egun on:
>
> «Zenbaki bat beste batez biderkatu» dakar Elhuyar hiztegiak; beraz, «hiru
> lauz biderkatu» (edo «hiru bider lau egin») egiten dugu, ezta?
>
> Patxi Petrirenaren Morfosintaxia lanean ere, forma horixe ageri da (121.
> or.):
>
> Biderketen kasuan, esaterako, «biz biderkatu» («2z biderkatu», «biko
> kopuruz biderkatu») esan ohi da, baina aski da zenbaki hitza aposizioan
> eranstea mugatzailea agertzeko («bi zenbakiaz biderkatu»).
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak, aldiz, adibide hau dakar: «zazpi laurekin
> biderkatu».
>
> Beraz, bi joskerak dira zilegi? *-z biderkatu *eta *-(r)ekin biderkatu*?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
> www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_-5367043948742841068_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*


**PRIBATUTASUN-POLITIKA* 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220208/577b03ae/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago