[itzul] Biderkatu

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Ots 9, 19:53:29, CET 2022


Ederki, bikote.

Eskerrik asko,

Amaia

Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 ots. 8, ar. (21:44)):

> Euskaltzaindiarenarekin ez dut zalantzarik; "nire"arekin ere ez ;-)
>
> Alfontsok bilatu dituen *zatitu *eta *biderkatu* aditzen kasuez gain,
> aldeak alde, EIMAren "Morfosintaxiaren inguruko..." horretan bertan
> esplizituki jaso genuen beste kasu hau ekarri dit gogora (5.4.3, 117. or.):
>
> *Hasi *eta bukatu *aditzekin*, soziatiboa ere zuzena da, baina
> instrumental mugagabea hobesten dugu [*52. oin-oharra*].
>
> (573) a. 87.750 zenbakia zortziz hasten da.
>          b. 87.750 zenbakia zortzi(a)rekin hasten da.
> (574) a. 87.750 zenbakia zeroz bukatzen da.
>          b. 87.750 zenbakia zero(a)rekin bukatzen da.
>
> [*52. oin-oharra*] JAGONET zerbitzuan Gramatika batzordeak emandako
> erantzun batean (2006-05-08), «zortziz» instrumental mugagabearekin batera,
> soziatiboa ere ontzat ematen da: mugatuan, Hegoalderako («zortziarekin»),
> eta mugagabean, Iparralderako («zortzirekin»). Zenbait hiztunek «zortzian»
> ere esaten dute. Forma horien guztien artetik, instrumentala hartzen dugu
> lehen aukeratzat ikasmaterialetarako.
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2022 ots. 8, ar. (12:14)):
>
> Bai, bietara,
>> *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an bertan, badituzu hauek ere:
>> karratu
>>
>> *3* iz. *Mat.* Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori bere buruarekin
>> biderkatzean lortzen den emaitza. Ik. *erro karratu
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=erro%20karratu#azp_erro%20karratu>*.
>> *2ren karratua 4 da, eta 3rena, 9*.
>> anizkoitz
>>
>> *1* iz. *Mat.* Zenbaki oso batentzat, zenbaki hori beste zenbaki oso
>> batekin biderkatuz lortzen den zenbakia. Ik. *multiplo
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=multiplo>*.
>> *7ren anizkoitza da 21. 5en anizkoitzak. Biren anizkoitz guztiak
>> bikoitiak dira. Zenbaki baten anizkoitzak eta zatitzaileak*.
>> baina baita hau ere:
>> biderkakizun
>>
>> iz. *Mat.* Biderketan, beste batez (biderkatzaileaz) biderkatu behar den
>> atala edo zenbakia.
>>
>> Eta *zatitu *aditzarekin:
>>
>> zatitu, zati/zatitu, zatitzen
>>
>> *2* *du* ad. *Mat.* Zatiketa egin. *Bakoitia da bi zenbakiaz zatitzean
>> zenbaki osoa ematen ez duena*.
>>
>> bikoiti
>>
>> adj. Bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen duena. Anton. *bakoiti
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=bakoiti>*.
>> *Zenbaki bikoitiak. Laua bikoitia da; bosta, ez*.
>>
>> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2022 ots. 8, ar. (11:49)):
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> «Zenbaki bat beste batez biderkatu» dakar Elhuyar hiztegiak; beraz,
>>> «hiru lauz biderkatu» (edo «hiru bider lau egin») egiten dugu, ezta?
>>>
>>> Patxi Petrirenaren Morfosintaxia lanean ere, forma horixe ageri da (121.
>>> or.):
>>>
>>> Biderketen kasuan, esaterako, «biz biderkatu» («2z biderkatu», «biko
>>> kopuruz biderkatu») esan ohi da, baina aski da zenbaki hitza aposizioan
>>> eranstea mugatzailea agertzeko («bi zenbakiaz biderkatu»).
>>>
>>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak, aldiz, adibide hau dakar: «zazpi laurekin
>>> biderkatu».
>>>
>>> Beraz, bi joskerak dira zilegi? *-z biderkatu *eta *-(r)ekin biderkatu*?
>>>
>>> Eskerrik asko,
>>>
>>> Amaia
>>>
>>>
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
>>> www.avast.com
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>> <#m_7677878285097233162_m_6177403625215271610_m_-5367043948742841068_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>>
>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220209/d60cdd69/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago