[itzul] Esterilidad eta infertilidad

Joseba jepeldebereziartua a bildua gmail.com
Iga, Ots 13, 16:58:28, CET 2022


Kaixo, Bitor:

Ulertu dudana azaltzen saiatuko naiz:

-        Hiztegien arabera, “antzutasun” eta “ernalezintasun” erabili behar
dira bai “esterilidad” bai “infertilidad” itzultzeko, bien artean bereizi
gabe.

-       Hitzak berak dioena kontuan hartuz, ez du egokiena ematen
“ernalezintasun” erabiltzea “infertilidad” itzultzeko, nahiz eta erabilera
hori eman izan zaion, Imanol Salegik aipatu zuen moduan.

-       Fernandok proposatu zuen agian egokiagoa zela “antzutasun”
erabiltzea “infertilidad” itzultzeko (“antzutasun” lausoagoa delako eta ez
duelako argitzen arazoa ernaltzeko garaian edo geroago dagoen?).

-       Beste aukera bat mailegua erabiltzea litzatekeela ere proposatu
zuen Fernandok (“infertilitate”, adibidez?).

-       Imanolek eta zuk proposatzen duzuena da beste bide bat; hau da,
perifrasiak erabiltzea.

Azkenean, dakitenek erabaki beharko dute, erabakirik hartu behar bada.

El sáb, 12 feb 2022 a las 17:14, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
escribió:

> Barkatu baina ez naiz aklaratzen. Orduan,
>
> esterilidad = antzutasun
> infertilidad = ernalezintasun
>
> Baina azken honek esan nahi badu ernaldu ondorengo haurdunaldia arrakastaz
> burura eraman ezin dela, orduan, ernaltzen ahal du eta ez dago ezintasunik;
> nahasgarria suerta daiteke; ez da hala?. Zehatzagoa litzateke esatea *ernaldu
> ondorengo ezintasun* perifrastikoa bada ere.
>
> Argitzen ahal duzue kontua faborez?
>
> Mila esker, Bitor (zeladore)
>
> Hau idatzi du Joseba (jepeldebereziartua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> ots. 11, or. (20:13)):
>
>> Ados Fernandoren "buelta" horrekin. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik eta
>> asteburu on.
>>
>> El vie, 11 feb 2022 a las 18:29, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Neu ere Fernandorekin bat, nahiz eta, Interneten ikusitakoagatik,
>>> *ernalezintasun* horrek dagoeneko bidea egin duen. Horregatik, liburuan
>>> termino horiei buruzko argitasun gehiago ematen ez bada, galdera beste modu
>>> batera egin dezakezu, irakurleak ez gehiegi nahasteko edo: Gauza bera al
>>> dira ernaldu ezina eta umerik izan/eduki ezina? Zertan bereizten dira?
>>> (Agian galdera eta erantzuna da aldi berean, baina tira...).
>>>
>>> Asteburu ona izan
>>>
>>> Mezu hau jaso duzu <fernando.rey a bildua unavarra.es> helbidetik (2022 ots. 11,
>>> or. (16:28)):
>>>
>>>> Koldo, zure proposamenari buelta emanda, hau hobea izan liteke:
>>>> - ernalezintasun, esterilidad
>>>> - antzutasun, infertilidad
>>>>
>>>> Mailegua, betiere, hor dago, batik bat hizkera espezializaturako.
>>>>
>>>> Fernando
>>>>
>>>> El Vie, 11 de Febrero de 2022, 15:37, kbiguri , ItzuL-en bidez escribió:
>>>> > Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik,
>>>> umerik
>>>> > edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril”
>>>> itzulita
>>>> > ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
>>>> > erabil liteke, hizkera espezializatuan.
>>>> > Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza
>>>> “fertilización”
>>>> > esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio.
>>>> Hortaz,
>>>> > “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
>>>> > esateko.
>>>> >
>>>> >
>>>> > Koldo Biguri
>>>> >
>>>> >> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
>>>> >> escribió:
>>>> >> 
>>>> >> Egun on:
>>>> >> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad
>>>> y
>>>> >> la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi
>>>> >> termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta
>>>> >> ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad
>>>> >> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
>>>> >> (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko
>>>> >> infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
>>>> >> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo
>>>> >> duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
>>>> >> Eskerrik asko aldez aurretik.
>>>> >> Joseba.
>>>> >
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220213/82e5dc6f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago