[itzul] «Basuraleza»

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Al, Maiatza 9, 15:02:47, CEST 2022


Zabordia, ...Zabormena,...Zabordura....Zabortasuna...*Zabortasunak *ere
joko handia ematen du, *zabortasunez *jokatzen dugunez nonahi, oro *zaborkatuz,
zaborkatzaile *amorratuen gisan jokatzen dugunez...

(Aurreko batean, Sarako idazleen biltzarrean, Ttale Ourte idazle eta
artzainak, "Bortuko azken indiarra...artzain lur gabekoa" liburuaren
aurkezpena egiten ari zela, entzun nion esaten berak "idorkatzaile" deitzen
dien mendia eta basoa amorratuki urbanizatzen aritzen direnei...eta,
hortik, beharbada, gu oro "zaborkatzen" ibiltzen gara... Liburua irakurtzen
hasi naiz eta esan behar dut oso lekukotza hunkigarria ari zaidala
gertatzen...)

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak



Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 mai. 9,
al. (11:36)):

> Zabordi?
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2022 mai. 9, al. (11:23)):
>
>> Zabortura  ??
>>
>> _______________________________________
>> Iñaki Bitezekoa
>>
>> El 09/05/2022 a las 9:26, Patricia Jorge Kuartango escribió:
>>
>> Egun on guztioi, aspaldiko partez:
>>
>> Hortxe harribitxi bat, ea ordainik bururatzen zaizuen.
>>
>> Kontzeptua: «presencia de basura en los espacios naturales».
>>
>> Ingelesez: *littering*, beste barik.
>>
>> Mila esker, eta ondo-ondo izan!
>>
>>
>>
>> Patri
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220509/82d74338/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago