[itzul] Errege-erregina Katolikoak?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Maiatza 27, 08:49:25, CEST 2022


“Lan honetan dihardugunok asko eskertuko genuke irizpide bateratua eta
eguneratua duen lan-tresna bat izatea” diozu, eta uste dut horretan bat
etorriko garela guztiok.

Euskaltzaindiaren arlo horretako araurik ez zegoelako egin zuen EIMAk saioa
irizpide batzuk finkatzeko, eta uste dut aurrerapauso bat izan zela
eskola-materialetan hizkuntza-irizpideak bateratzeko eta ikasle-irakasleek
eredu bateratua jaso dezaten eta ez argitaletxe bakoitzaren irizpide,
desirizpide, iritzi edo gogoaren araberakoa.

Euskaltzaindia iritsi da gerora (iristen ari da), bere erritmoan, arauekin.
Hein handi batean, EIMAren irizpideak berretsi ditu, aldaketa puntual
batzuk gertatu badira ere, normala den moduan.

Letra xehe eta larrien erabilerari dagokionez, Euskaltzaindiak ez du
oraindik araurik eman (iritsiko zaio txanda gai horri ere berehala
Euskaltzaindia lantzen ari den ortotipografia-egitasmoan), baina, esku
artean dugun gaiari dagokionez, exonomastikako arauetan garbi ageri da ildo
nagusia errege-erreginen izengoitiei dagokienez: letra larriz hasita
idaztea.

Hala, 186. arauan (*Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak.
Errege-erreginen eta kidekoen kasua*) bi izen hauek ageri dira:

*Fernando II.a *edo *Fernando Katolikoa *edo *Fernando Faltsutzailea *

*Elisabet I.a *edo *Elisabet Katolikoa *



Eta 192. arauan (*Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak*
):

*Fernando I.a *(edo Fernando Faltsutzailea / Fernando II.a Aragoikoa / Fernando
Katolikoa)



Bestalde,* Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, *errege-erregina*
azpisarreran, *Errege-erregina
katolikoak* adibidea ageri da. Kontuan izan behar dugu *Euskaltzaindiaren
Hiztegia* lexiko orokorreko hiztegia dela eta horixe arautzen duela,
lexikoa, ez besterik. Adibideak adibide dira, ez arau. Ahalegintzen
dira *Euskaltzaindiaren
Hiztegi*ko lantaldekoak eta arduradunak adibideak Euskaltzaindiaren arauen
arabera moldatzen, ez horretan zalantzarik izan, eta, arau espliziturik ez
dagoenean, ahal dutena egiten dute edo adibideak jaso bezala uzten dituzte.

Kasu honetan, nola behar luke, *errege-erregina katolikoak* (*Euskaltzaindiaren
Hiztegi*ko adibidea puntu baten ondoren dagoenez, ez dakigu *Errege*
hitzeko hasierako letra larria zeri dagokion, esaldi-hasierako posizioari
edo izendapen berezia izateari), *Errege-erregina katolikoak* edo
*Errege-erregina
Katolikoak*?

Euskaltzaindiaren ortotipografia-araurik ez dago oraindik, baina *Fernando
Katolikoa* eta *Elisabet Katolikoa* araututa daude.

Nire ustez, *errege-erregina katolikoak* zuzena eta egokia da honelako
testuinguru batean: “Orduan, errege-erregina katolikoek aita santuaren
babesa zuten, eta errege-erregina protestanteek ez”.

Hortik kanpo, *Elisabet Katolikoa* eta *Fernando Katolikoa* batera izendatu
nahi baditugu, nola behar luke, *Errege-erregina Katolikoak* edo
*Errege-erregina
katolikoak*?

Kasu berezia da, ponte-izenik ez baitago izendapen horretan. Nire
ustez, *Errege-erregina
Katolikoak* litzateke idazkera egokia, izendapen hori antonomasikoa-edo
delako:

*Isabel Katolikoa* eta *Fernando Katolikoa* = *Errege-erregina Katolikoak*

(Kasu horretan bat datoz, gainera, gaztelania eta frantsesa: Reyes
Católicos / Rois Catholiques)

Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak
(2022 mai. 26, og. (20:08)):

> Oso argigarria, Alfontso, horren bila nenbilen; izan ere, irizpide garbia
> izanez gero, guk txinto-txintxo beteko dugu.
> Beraz, Antso Jakituna (Jakituna letra arruntez eta larriz) eta
> Errege-erregina katolikoak (katolikoak letra arruntez eta xehez) idaztekoak
> dira.
> Bigarren horretan zalantza berriz ere, eta garbi gera dadila nire asmoa ez
> dela eztabaida piztea, baizik eta kontu hauek argitzea.
> EIMAren zuzenketaren arabera, Errege-erregina katolikoak da zuzena
> (katolikoak xehez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide batean horrela ageri
> delako, baina zuk Elisabet Katolikoa aipatu duzu (Katolikoa larriz). Eta,
> horrez gain, EIMAren Onomastika laneko izen-zerrendan, halako izengoitiak
> sistematikoki ageri dira letra etzanez eta larriz:
> Elisabet I.a *Katolikoa*
> Errege-erregina *Katolikoak*
> Alfontso X.a* Jakituna*
>
> *…*
> Lan honetan dihardugunok asko eskertuko genuke irizpide bateratua eta
> eguneratua duen lan-tresna bat izatea, ikasliburuak txukun joan daitezen.
>
>
> ----- Mensaje original -----
> De: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Fecha: Jueves, 26 de Mayo de 2022, 6:40 pm
> Asunto: Re: [itzul] Errege-erregina Katolikoak?
> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> > Ea lortzen dudan ondo azaltzea:
> > Joxemik EIMAko* Letra larriak* liburua aipatu du. Honela ageri da
> liburu horretan:
> > -----------------------------------------------------------
>
> *> Letra larriak*, 30. or.
>
> > 2.2.1.2. Izengoiti eta ezizenak
>
> > Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak.Adibideak:
>
> > Alexandro *Handia*, Antso *Azkarra*, Joana *Eroa*, Pello *Errota*,
> *Bizargorri* kortsario
>
> > ospetsua, Altzoko *Erraldoia*, Indalezio Bizkarrondo *Bilintx*...
> > -----------------------------------------------------------
> > Izengoitiak zein diren aditzera emateko erabilita dago hor letra
> etzana, baina liburuak esaten du izengoitiak letra larriz hasita idatzi
> behar direla, ez besterik. Alegia, letra etzana adibideak zein diren
> markatzeko baliatu da hor. Eta hortik irakurleak ondorioztatzen badu letra
> etzanez idaztekoak direla, aitortu behar dut nire errua dela hori garbi ez
> uzteagatik, eta barkamena eskatu behar dut hori pentsatzeko bidea
> emateagatik.
> > Guztiarekin ere, EIMAri buruz ari garenez, kontuan izan behar da liburu
> hori letra larriei buruzkoa dela eta ez letrakerei buruzkoa.
> > EIMAko *Onomastika *liburuan begiratuz gero, adibidez:
> > --------------------------------------------------------------
>
> *> Onomastika*, 42. or.
>
> > Izengoitien euskarazko ordainak banan-banan erabaki dira (Joana Eroa,
> Filipe I.a Ederra).
> > --------------------------------------------------------------
> > Hor ez dira ageri letra etzanez. Nolanahi ere, liburu hori onomastikari
> buruzkoa da eta ez letrakerei buruzkoa.
> > EIMAko *Ortotipografia *liburuan begiratuz gero (eta liburu hori bada
> letrakerei buruzkoa):
> > --------------------------------------------------------------
>
> *> Ortotipografia*, 13. or.
>
> > Letra arruntez (eta kakotxikgabe) idazten dira honelako izen bereziak:
>
> > • Izenordeak(goitizenak, ezizenak, izengaiztoak, izen artistikoak...)
>
> > Bilintx, AntsoJakituna, Orixe, Bernardo Atxaga, Sakabi, Urtain,
> Markinako Lehoia,Argala, Idi Zuria, Oilaloka, Xelebre, Txapas, Cantinflas,
> Bob Dylan...
>
> > Oharra:
>
> > Izenarekin batera datorrenean, kakotx artean idaztekoa daizenordea
>
> > (letrakera etzana ere erabiltzen da horretarako): IndalezioBizkarrondo
> «Bilintx», Nikolas Ormaetxea «Orixe», Jose Manuel Lujanbio
> «Txirrita»renbertsoak...
> > --------------------------------------------------------------
> > Alegia, letra arruntez idaztea gomendatzen du EIMAk (Alfontso Jakituna),
> eta, esan dudan bezala, letra larriei buruzko liburukian ageri diren etzan
> horiek izengoitia zein den markatzea dute helburu, ez besterik. Sentitzen
> dut behar bezain argi adierazi ez izana.
>
> > Bide batez: lanean ari da batzorde bat Euskaltzaindian, iaz hasita,
> euskara batuaren ortotipografiaren irizpideak finkatzeko, eta dagoeneko
> letra etzanen atalaren lehen bertsioa egina dago (batzorde horretan
> eztabaidatze-fasean dago orain, eta, ondo bidean, udazkenean eramango da
> Osoko Bilkurara onartzera). Txostenak, puntu horretan, dio izengoitiak,
> izenordeak, izen artistikoak eta fikziozko pertsonen izenak letra zuzenez
> idaztekoak direla (Antso Jakituna, Elisabet Katolikoa...) eta, dena dela, izengoitiakizen-deiturekin
> batera erabiltzen direnean, jarraian, letra etzanez —edokomatxo artean—
> idazten direla (Dolores Ibarruri *Pasionaria*, Jose Manuel Lujanbio
> *Txirrita...*). Nolanahi ere, txostenaren behin-behineko bertsioa baino
> ez da.
>
> > Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak
> (2022 mai. 26, og. (17:21)):
>
>> > Kaixo
>> > Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari
>> naiz, eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina *Katolikoak*
>> zuzentzeko eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita
>> Alfontso *Jakituna* jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.
>>
>> > Orain arte, EIMAren *Onomastika* liburuko izen-errendan bezala idatzi
>> ditugu horiek (Errege-erregina *Katolikoak*, Alfontso *Jakituna*), eta
>> EIMAren *Letra larriak erabiltzeko irizpideak* liburuan ere antzekoak
>> aipatzen dira:
>> > "Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak:
>> Alexandro *Handia*, Antso *Azkarra*…"
>>
>> > Laguntzerik bai?
>>
>
>
> > --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *> Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> > Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> > a.mujika a bildua elhuyar.eus | *www.elhuyar.eus* <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *> PRIBATUTASUN-POLITIKA
> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*


**PRIBATUTASUN-POLITIKA* 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220527/7067a180/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago