[itzul] jatekoan/jatekotan

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Aza 4, 17:17:31, CET 2022


Oraintsu aztertu dugu *-tzekotan* erako baldintzaren gaia Fernando Reyk eta
Patxi Petrirenak emandako ikastaro batean.

Eta, uste dut, ondo aditu nuela gai horren funtsa.

Hala ere, aste honetan bertan, fidatzekoa den euskaldun baten ahotan,
gertatu zait beste erabilera hau entzutea, litekeena dena ez izatea
ikastaro hartako gaiaren arlokoa erabat, baina, gertu dagoelako, foro
honetara dakardana, beste gai haren antzekoa delako, edo gertu-gertukoa,
bai formaz, bai edukiz (nahiz, ene ustean, ez erabat).

Solasa:
"- Ogia badago, xigortua...eta erosiko dugu egunekoa ere?
- Bai, erosi egizu.
- Bai? Baina, *ez jatekoan *("ez jatekuen", euskalkian ahoskatuta), hobe ez
erosi, ezta?"

Ez da "jatekotan" erako baldintza, baina hurbilekoa formaz.
Erabilera horretan, ez du haren baliorik. Gehiago du, *"ez jatera*"
egituraren balioa.

Baina aspaldi entzun gabea nintzen egitura hori, eta gogoratu zait
ikastaroko beste hura, eta gertu-gertukoak direlako formaz (baina ez
adieraz), iruditu zait egokia litzatekeela hemen aipatzea, eremuak eta
balioak zedarritu beharrez, ez beste ezergatik.

Ondo izan.


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221104/d7be80c9/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago