[itzul] Zona de Bajas Emisiones (ZBE)

Pello Goikoetxea Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus
As, Ots 28, 10:07:54, CET 2023


Egun on:

Toki askotan ari dira horrelako eremuak-edo jartzen, eta oso sarri 
ateratzen zaigu termino hori itzuli behar ditugun testuetan.

Mila eratara ageri da euskaraz. Guk geuk Isuri Maila Txikiko Eremua 
erabili digu orain dela gutxi egin dugun dokumentu handi batean, baina 
beste zortzi mila modutara ere ageri da gurean bertan ere.

Denon artean ordain bat adostea zaila iruditzen zait. Onena, akaso, 
Terminologia Batzordean-edo aztertu eta Euskaltermen-edo zabaltzea izango 
litzateke, nire ustez.

Zer iruditzen zaizue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230228/370d8a1b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago