[itzul] Baudelaire-ren poema bat...

Leire leirearano a bildua outlook.es
Ast, Uzt 20, 17:30:07, CEST 2023


Arratsalde on!

Irakurri dudanez, Gaitzaren loreak liburuak hiru edizio izan zituen: 1857, 1861 eta 1868an. Zuk behar duzuna gaztelaniaz Incompatibidad izenez eman ohi den poemaren pasarte bat da, eta hirugarren edizioan argitaratu zen, gehigarri moduan, beste poema batzuekin batera. Balea Zuria argitaletxean Patxi Apalategik euskaratutakoa 1861eko edizioa da, eta zuk behar duzun poema-pasarte hori ez dator, beraz.

Lauaxetak, Arestik eta Sarrionandiak ere euskaratu omen zituzten Baudelaireren poemak, hitzaurrean irakurri dudanez. Zein, non... hori ez dakit.

Lagungarri izango zaizulakoan...


leire
________________________________
Nork: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
Bidaltze-data: 2023(e)ko uztailaren 20(a), osteguna 15:58
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Baudelaire-ren poema bat...


Hau zailagoa agian… Gaitzaren loreak liburutik (Patxi Apalategik itzuli zuen; ez dakit beste itzulpenik egongo den), gaztelaniaz honela dioen poema:



Bajo mis pies, sobre mi cabeza, por doquier, el silencio,

El silencio que hace que uno quisiera huir,

El silencio eterno y la montaña inmensa,

Porque el aire está inmóvil y todo parece soñar.



https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/gaitzaren-loreak



Liburuaren barruan testua harrapatzea ere ez da erraza izango seguruena…



Ander Irizar
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230720/8302a56a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago