[itzul] Tipo de Interés Aplicable (T.I.N.)

Pascual Jimenez, Xabier xabier-pascual a bildua euskadi.eus
As, Maiatza 2, 08:12:52, CEST 2023


Kaixo:

Duela gutxi proba bat prestatu genuen Jaurlaritzan eta erantzun posibleen artean lau interes tasa ezberdin zeuden. Haietako bat TIN zen (tipo de interés nominal, baten batek jadanik aipatu duenez). Besteak Euribor, TAE eta TEDR. Euskarazko bertsioan (IZOk egina), ITN (interes-tasa nominala) argitaratu zen.

Baliagarria izango zaizulakoan, ondo segi.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Ekonomia eta Ogasun Saila
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
945 01 90 56

Nahi baduzu, euskaraz egingo dugu.


-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: joseba--- , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Bidaltze-data: 2023(e)ko apirila 30, igandea 15:40
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Cc: joseba a bildua erroteta.com
Gaia: [itzul] Tipo de Interés Aplicable (T.I.N.)

Lehenengo eta behin, ez dakit gaztelaniazkoa ondo dagoen ala ez, teorian T.I.A. izan beharko litzatekeelako.

Dena den, T.I.N. hori zelan jartzen duzue euskaraz?

Bilatu dut baina ez dut aurkitu.

Aurretik eskerrak emanez



[https://disclaimer.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago