[itzul] ¡Manda cojones! ¡Manda huevos! ¡Tiene narices la cosa!

Lierni Garmendia liernigarmendia a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 10, 11:29:50, CEST 2023


Hona hemen nire inguruan entzun izan dudan beste bat, testuingururako
egokia bada: Esan/Entzun egin behar da hori, e!

Baina tira, mezuak izandako harrera ikusita, ez zara aukera faltan ;-)

Ondo izan!

Lierni :-)




El mié, 10 may 2023 a las 10:58, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Niri naturalena "harrapazak/n!" egiten zait.
> "Hau da, hau!" ere bai. Hor komarekin dut zalantza, dena den.
> "Hamaika ikusteko jaioak gara" luzeagoxea da, baina esanahi antzekoduna,
> nahiz eta, noski, ez izan "¡manda huevos!" baten lagunarte-erregistrokoa
> (aurrekoa ere ez, bidenabar).
>
> Lagungarri izango zaizkizulakoan,
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2023 mai. 9(a), ar. (21:06)):
>
>> Kaixo.
>>
>> Ba hori... Ez dakit
>>
>> Hirurak esanahi berekoak dira, baina "bada gero, e!" horretatik haratago
>> fitxik ez.
>>
>> Zuek?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230510/b2b8f08e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago