[itzul] La proporción es de dos a tres

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Maiatza 16, 11:28:59, CEST 2023


Jatorrizko testuak ("La *proporción* entre rojos y azules es *de dos a tres*
"*)* “proportzio” badio ere, adiera hertsian hori ez da proportzioa,
arrazoia edo erlazioa baizik, hau da, ratioa.

-------------------------------

*Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa*

*arrazoi*

Bi zenbaki errealen <https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/ratio>, bi
magnituderen, bi kantitateren edo bi adierazpenen
<https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/ratio> arteko
konparazio‑zenbakia, haien zatidura
<https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/ratio> dena, eta haien tamaina
erlatiboaren berri ematen duena. *a* eta *b*-ren arteko arrazoia honela
idazten da:

 *a* : *b* edo *a* / *b*.

-------------------------------

Proportzioa, adiera hertsian, bi arrazoiren, bi frakzioren edo bi
zatiduraren berdintza da:

a/b = c/d

Egia da, bestalde, hizkera arruntean *proportzio* hitza erabiltzen dela
arrazoia edo ratioa adierazteko.

Nik honela idatziko nuke; “gorriak eta urdinak 2:3 ratioan daude”, “gorrien
eta urdinen arteko ratioa 2:3 da”.

Lehenengo zenbakia handiena denean, ez dago arazorik “lautik hiru”, “seitik
bi”, “bostetik lau” egiteko, eta hala erabili da batzuetan. Adibidez:

----------------------------------------------------------------------

*Arkitekturaz hamar liburuak*, Vitruvio / Santiago Iruretagoiena

Gainera, errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu
birrindu eta bahetua nahasten bazaio *hirutik bateko proportzioan*,
morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.

Uretan egin beharreko horma horiek honela egingo dira: Kumasetik hasi eta
Minerbaren muinora bitartean aurkitzen den lurra ekarriko da, eta lur horri
karea nahasiz egingo da morteroa, *bitik bateko proportzioan* gehituz.

Azpiko harri-geruza zabaldu denean, hartxintxarra berria baldin bada, *hirutik
batean* karea nahasiko zaio, eta lehendik erabilitakoa baldin bada, *bostetik
birako proportzioan* nahastuko zaio.

Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea
nahastuz *hirutik bateko proportzioan*, zoladuraren lodiera gutxienez sei
hatzekoa izan arte.

Gero hartxintxar berriari erretako adreilu txikitua nahastuko zaio *hirutik
bateko proportzioan* eta bi parte kare eta bost parte mortero gehituko
zaizkio gainera.

--------------------------------

Dena dela, arrazoi batean gerta daiteke lehen zenbakia txikiagoa izatea
bigarrena baino. Horregatik, ohikoa da “*a* (eta) *b *proportzioan” esatea.
Testu teknikoetan, “2:1 proportzioan” ikusi eta “bi bat proportzioan”
irakurri ohi da. Hona hemen testu teknikoetako adibide batzuk:

---------------------------------

*Eraikingintzaren Kode Teknikoa* (2012) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko
Argitalpen Zerbitzua

Gainerako tartea zementuzko morteroz eta errekako hareaz beteko da, *1:1
proportzioan <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>*

*Ekologia. Kontzeptuak eta aplikazioak* (2011) ◊ Euskal Herriko
Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

Gero, 5 eta 10 musker bitarteko taldeetan jarri zituzten, *2 ar : 3 eme
proportzioan <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>*, 11 uharte txikitan
1977an, eta beste hiru uhartetan 1981ean.

*Munduaren historia ekonomikoa. X.-XX. mendeak* (2013) ◊ Euskal Herriko
Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

Mundu osoa hartzen duen ikuspegitik, eskualdeen arteko aldeak txikiagotu
egin ziren pixka bat, baina oso handiak izaten jarraitu zuten, *13/1
proportzioan <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>*.

(Desde una perspectiva mundial, las diferencias interregionales se
estrecharon ligeramente, aunque siguieron siendo elevadísimas, en
proporción de 13 a 1.)

*Kimika organikoa. Egitura eta funtzioa* (2008) ◊ Euskal Herriko
Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

1,3-butadienoa 60°C-an bromatuz (ikus 582. orrialdea),
3,4-dibromo-1-butenoa eta 1,4-dibromo-2-butenoa sortzen dira, *10:90
proportzioan <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>*. 15°C-an, aldiz, *60:40
da proportzioa*.

(Nitration of benzoic acid takes place at only about 1/1000th the rate of
benzene nitration and gives predominantly meta substitution.)

Adibidez, bentzenoaren elementu-analisia eginez, gauza bakarra jakingo
dugu: karbono- eta hidrogeno-atomoak *1:1 proportzioan
<http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>* daudela

(For example, elemental analysis of benzene merely reveals the presence of
carbon and hydrogen atoms in a *1:1 ratio*)

Bi konposatuen nahastea *3:2 proportzioan
<http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>* orekatzen da.

(The two compounds equilibrate to a 3:2 mixture.)

Orekan, bi formak *64:36 proportzioan
<http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>* daude, gutxi gorabehera.

(At equilibrium the two forms are present in a ratio of approximately
64:36.)

1,1-dikloropropanoak hiru hidrogeno mota ez-baliokide ditu, eta horrek hiru
EMN seinale ezberdin eragiten ditu 3*:2:1 proportzioan
<http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>*.

(1,1-Dichloropropane contains three types of nonequivalent hydrogens, a
situation giving rise to three NMR signals in the ratio of 3:2:1.)

*Mineralogiaren hastapenak* (2013) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko
Argitalpen Zerbitzua

Adibide bat kuartzo mineral arrunta (SiO2) da, zeina silizioz eta oxigenoz
osatua baitago, *1:2 proportzioan <http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/>*.

-----------------------------------------------

Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2023 mai.
16(a), ar. (10:09)):

> Hepa!
>
> Kasu horretan ez da hori, ezta? Gorriak bi bosten eta urdinak hiru bosten
> izango lirateke, zatikitan ematekotan. Baina kasu honetan gorrien eta
> urdinen arteko proportzionaltasun-arrazoiaz ari dira; hau da, bi gorriko
> hiru urdin daudela. Zalantza da nola adierazi hori euskaraz zenbaki hutsez:
> "bi eta hiru", "biko hiru"...
>
> Dena den, mila esker laguntzen saiatzeagatik. ;-)
>
> leire
> – – –
> ------------------------------
> *Nork:* Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>
> *Bidaltze-data:* 2023(e)ko maiatzakren 16(a), asteartea 09:11
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] La proporción es de dos a tres
>
> Egun on Leire:
>
> Zer iruditzen "bi heren" edo "bi hiruren" da? Azken finean, hala entzun
> eta irakurri dut nik beti matematiketan eta mezua ondo iristen dela
> iruditzen zait.
>
> Ondo izan!
>
> 2023(e)ko maiatzaren 16(a) 09:07:24 (CEST)-(e)an, Leire <
> leirearano a bildua outlook.es>-(e)k hau idatzi zuen:
>
> Egun on guztioi:
>
> 12 urteko gaztetxoek Matematika lantzeko ikasliburu batean goiko hori
> ageri zaigu. Proportzionaltasunaz ari dira, eta honela diote: "La
> proporción entre rojos y azules es *de dos a tres*" (2:3 litzatekeena).
>
> Nola litzateke hori euskaraz zenbaki hutsetara ekarrita?
> – "Gorrien eta urdinen arteko proportzioa *bi eta hiru* da" ???
> – "... proportzioa *biko hiru* da" ???
> – "... proportzioa *bitik hiru* da" ???
> – ...
>
> Eskerrik asko aldez aurretik!
>
>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230516/c8e03b8b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago