[itzul] Crea de forma tan particular que tus ideas sirvan de motivación universal

Bitor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 27, 15:36:52, CEST 2023


Mila esker guztioi. Gustatu zaizkit, batez ere Dionisioren bertsioa.
Ttukun.

*Erabili ezazu zeure sormena hain era berezian non zure ideiak motibazio
unibertsal izan daitezen. *

Hala ere, ez nago guztiz konbentzituta honekin: "de forma tan particular";
zeren erdarazko bertsioan hori da nolabaiteko hitz joko bat (de lo
particular a lo universal), beharbada, euskarazko bertsioetan islaturik ez
dagoena.

Ez da hala?

Mila esker, Bitor

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 mai.
27(a), lr. (12:03)):

> Sor ezazu modu berezi batean, hain berezian, non zure ideiak mundu guztian
> izanen diren motibatzeko baliagarri.
>
> Dionisio Amundarain <itsasondo9 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2023
> mai. 26, or. 21:03):
>
>> Erabili (ezazu) zeure sormena hain era berezian non zure ideiak motibazio
>> unubertsal izan daitezen. DIONISIO AMUNDARAIN
>>
>> El vie, 26 may 2023 a las 20:06, Bitor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Nolabaiteko aginte perpaus hori, Kanten erarakoa,nola emanen zenukete?
>>>
>>> Sormen gaitasuna sustatu nahi du.
>>>
>>> Sor ezazu hain berezko eran, zein eta zure ideiak motibazio iturri edo
>>> bide erabil ditzaten?
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230527/e81166d0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago