[itzul] Aurrekoa osatzeko

Jesus Zabaleta josuzabaleta a bildua gmail.com
As, Urr 10, 14:27:23, CEST 2023


Lukreziok ere badarabil "mugimen" hitza, X. Amurizak itzulita: "Eta
irakatsi ondoren gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma
ezberdinekoak diren eta nola hegatzen diren berez, mugimen eternalak
eraginda, eta nola euretatik gauza guztiak sor daitezkeen, orain nire
bertsoei gogoaren eta arimaren izaera argitzea dagokiela uste dut eta
Akerontearen beldur amilgarri hura erauztea, zeinak giza bizitza
barren-barrenetik asaldatzen duen, dena heriotzaren beltzean bilduz, eta
inolako atsegin garden eta garbirik izaten uzten ez duen"

El mar, 10 oct 2023 a las 14:12, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu
> "mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan
> lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako.
> Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera!
> Ondo-ondo izan.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
> urr. 9(a), al. (19:37)):
>
>> Kaixo, Xabier:
>>
>> Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota,
>> zientzia arloan. Berreskuratu beharko!
>>
>> https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen
>>
>>
>> https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7
>>
>> Ongi izan,
>> Aitor
>>
>> El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>>> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela,
>>> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe.
>>>
>>> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen
>>> dizkiola "mugikor" adjektiboari:
>>>
>>> 1.- Mugitzeko joera duena.
>>> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena.
>>> 3.- Telefono mugikorra
>>>
>>> Baina honakoetarako:
>>>
>>> Movilidad eléctrica
>>> Movilidad ciudadana
>>> Director/a de movilidad
>>>
>>> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza,
>>> gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun
>>> bezala:
>>>
>>> Ikusmena
>>> Entzumena
>>> Ahalmena
>>> Bereizmena
>>>
>>> Horixe besterik ez.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231010/1fb99ab0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago