[itzul] Gogoeta bat: "innovador"

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Lar, Ira 30, 12:52:06, CEST 2023


Innovar eta eratorriak adierazteko, uste dut egokia baino egokiago dela
gure eraberritu. Falta zaiguna, hitz hori halakotzat hartzea da.
Erdarazkoak ez dit esaten ez gehiago ez gutxiago. Dionisio Amundarain

El sáb., 30 sept. 2023 12:29, Iñaki Lopez de Luzuriaga <
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> escribió:

> Ez dut deus beharrezko denean mailegura jotzearen kontra, anbiguotasunak
> hausteko, adibidez. Gaztelaniaz, *innovadores*-en bi adierak ez dituzten
> bereizten, eta euskaraz bi adieren artean bereizteko premia ote dugu?
> Automatismo hori euskaraz funtzionala delakoan nago. Kasu honetan, *medicamentos
> innovadores *Xabierrek aipatu bigarren adieran ulertu dut nik batez ere,
> egungo panoraman berrikuntza bat direnak, eta ados "sendagai berritzaileak"
> erabiltzearekin, dagoeneko hori baita euskaraz bizi den entzuleari
> datorkion lehendabiziko adiera: berrikuntza bat direla, *innovación. *Euskaltermek
> ere bide beretik, jada sarrera ugarirekin.
>
> Koldok aipatu bikoteak elkarren aldamenean agertuz gero, *renew* eta
> *innovate,* orduan "berpiztu", "zaharberritu", "eraberritu", "birmoldatu"
> eta antzekoen (eta horien eratorpenen) bidetik joko nuke* renew*
> adierazteko.
>
> Goraintzi
>
> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>
>
> Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2023 ira. 29(a), or. (15:38)):
>
>> Arrazoia duzu, Xabier; ez dira inola ere gauza bera "renovar" eta
>> "innovar":
>>
>> - Renovar: Hacer que algo quede como nuevo, recuperar su estado o
>> condición inicial.
>> - Innovar: Desarrollar o producir algo novedoso en un ámbito o actividad.
>>
>> Ingelesez ere "renew" eta "innovate" aurkitzen ditugu:
>>
>> - Renew: to make like new : restore to freshness, vigor, or perfection
>> - Innovate: to make changes : do something in a new way
>>
>> Kontzeptu desberdinak izanda, komeniko litzaiguke euskaraz ere bereiztea,
>> baina hor betiko konplexu garbizaleekin egiten dugu topo: ezin
>> "innobatzaile", "innobatibo", "innobazio" edo "innobatu" onartu. Eta ez
>> erabilera faltagatik: googlen, makina bat adibide topa daitezke. Holakoak
>> baztertu ezean, kontzeptu bakoitzari termino desberdin bana aurkitzeko
>> ahaleginak egin beharko genituzke. Zuk proposatzen duzuna aukera bat da,
>> baina arazo izan daiteke adjektiboak modulazioa hartzen duenean, adibidez
>> "los procesos más innovativos" itzultzeko, "prozesurik berrikuntzazkoenak"
>> edo beharko genuke. Hala ere, zabaltzen bada... aurrera. Bestalde,
>> "berrikuntzazko enpresa" bezalakoekin, ez dakit nik... Nahiago "enpresa
>> bide-urratzailea", adibidez. Baina "sendagai bide-berritzailea, aldiz, ez
>> dut hori ere ikusten. Baina, esan bezala, terminoen hedapena lortuz gero...
>> onartu beharko.
>>
>> Pertsonalki, Altonagaren "saxon way" delakoaren alde nago (Back to
>> Leizarraga).
>>
>>
>>
>> Koldo Biguri
>>
>>
>> En viernes, 29 de septiembre de 2023, 14:21:36 CEST, Xabier Aristegieta <
>> allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Espero izatekoa zenez, Espainiako Errege Akademiaren Hiztegiaren arabera,
>> innovador = "que innova".
>>
>> Bere horretan, euskaraz "berritzaile" litzateke, eta horrela agertzen da
>> adibide ugaritan, Euskaltermen begiratuz gero, esate baterako. Eta erabili
>> ere, denok erabiltzen dugu... baina, batzuetan, automatikoegi ez al gara
>> jarduten?
>>
>> Esan nahi dudana da: zerbaiti buruz "innovador" dela esaten denean,
>> egiazki esan nahi da zerbait berritu egiten duela? Ez al da gehiago izango
>> berrikuntzaren emaitza dela?
>>
>> Argi dago "un artista/profesional innovador" esatean, esan nahi dela
>> artista edo profesional horrek bere langintza-esparrua nolabait berritu edo
>> berritzen duela. Hor "berritzaile"rekin ez dut problemarik ikusten. Orain
>> azaltzen ari naizen aferaren ikuspegitik behintzat.
>>
>> Baina "medicamentos innovadores" itzultzea suertatu zait.
>>
>> "Sendagai berritzaileak" esatea ez al litzateke gaztelaniazko automatismo
>> itsuz jokatzea?
>>
>> "Medicamentos innovadores" ez al dira, berez, "medicamentos derivados de
>> la innovación, producto de la innovación" edo horrelako zerbait? Nire ustez
>> bai. Bidenabar pentsatu ahalko da badirela "medicamentos que innovan el
>> panorama actual de la medicina", edo horrelako zerbait. Baina ez zait
>> iruditzen esanahi nagusia hori denik.
>>
>> Bada, kasu horretan, nik "berrikuntzazko sendagaiak" proposatzen dut,
>> Hots, berrikuntzaz lortutakoak.
>>
>> Norbaitek horri buruzko gogoetarik izango balu, interesatuko litzaidake.
>>
>> Eskerrik asko, eta asteburu on.
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230930/4c690597/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago