From oier a bildua dantzan.com Wed Aug 4 11:39:55 2004 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Wed, 4 Aug 2004 11:39:55 +0200 Subject: [dantzan] Dantza emanaldiak hiriburuetan Message-ID: <004301c47a07$0573ee60$1423633e@etxean> Hiriburuetako jai nagusietan dantza emanaldiak ohikoak izaten dira. Iaz Bilboko jaietako dantza taldeen berri izatea ezinezkoa gertatzen zela salatu nuen, eta aurten berriz talde guztien izenak garaiz irakurtzeko moduan gaudela esan behar dut. Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak hasi dira dagoeneko eta gaur Kataluinia aldeko talde bat izango da Aiotz plazan, baina akaso GAsteizko dantza saiorik interesgarrienetakoa bihar izango da, 12.15etan Gasteizko Zortzikoa egingo baitute. Donostiako Konstituzio Plazako emanaldietan inguruko herrietako taldeak ere parte hartuko dute aurten eta bertako batzuk kale egingo dute, ziur aski kanpoan izango direlako egunotan. Emanaldi guzti horien berri hemen duzue: http://www.dantzan.com/1091611432/index_html Noski, herrietan ere izango dira dantza emanaldiak abuztuan eta horiek ohi bezala agendan dituzue: http://www.dantzan.com/Agenda Ondo segi, oier. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From fer-geak a bildua ole.com Sat Aug 7 12:59:28 2004 From: fer-geak a bildua ole.com (fer-geak) Date: Sat, 07 Aug 2004 12:59:28 +0200 Subject: [dantzan] afrikatik Message-ID: <13503113926f.13926f135031@teleline.es> aupa denoi! ez daukat gauza gehiegi kontatzekorik, baina izan dudan experientzia txikia konpartitu nahi nuen zuekin. Afrikan nabil eta zortez hemengo dantza batzuk ikusteko aukera izan dut (2 Senegalen, bestea Malin). baina ez turistentzat diren horietakoak, haur jaioberri bat dela eta etxe atarian emakumeek egiten dituzten horietako Djembe festak baizik. Djembejoleak beti gizonezkoak, nahiz eta jaia emakumeena soilik izan. dantza erritualak eta pauso tradizionalak bizi-bizirik. zoragarriak!! beste egun batean deskribatuko dizkizuet orain ez baitut denborarik. Bihar Togora noa ea aukera gehiagorik dudan, kontatukoizuet. biba zuek. Burkina Fasotik, fer From oier a bildua dantzan.com Sun Aug 8 09:24:13 2004 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Sun, 8 Aug 2004 09:24:13 +0200 Subject: [dantzan] afrikatik References: <13503113926f.13926f135031@teleline.es> Message-ID: <001d01c47d18$b8f29810$d820633e@etxean> Aupa fer! Senegal, Mali, Togo, Burkina Faso, Djembe festa eta haur jaio berrien dantzak... Eskerrak "ez daukazun gauza gehiegi kontatzeko"... Ondo ibili eta dantzak horien berri emateko tarterik hartzend duzun! oier. ----- Original Message ----- From: "fer-geak" To: Sent: Saturday, August 07, 2004 12:59 PM Subject: [dantzan] afrikatik > aupa denoi! > ez daukat gauza gehiegi kontatzekorik, baina izan dudan experientzia > txikia konpartitu nahi nuen zuekin. Afrikan nabil eta zortez hemengo > dantza batzuk ikusteko aukera izan dut (2 Senegalen, bestea Malin). > baina ez turistentzat diren horietakoak, haur jaioberri bat dela eta > etxe atarian emakumeek egiten dituzten horietako Djembe festak baizik. > Djembejoleak beti gizonezkoak, nahiz eta jaia emakumeena soilik izan. > dantza erritualak eta pauso tradizionalak bizi-bizirik. zoragarriak!! > beste egun batean deskribatuko dizkizuet orain ez baitut denborarik. > Bihar Togora noa ea aukera gehiagorik dudan, kontatukoizuet. > > biba zuek. > Burkina Fasotik, > fer > > > ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: dantzan-leave a bildua postaria.com From oier a bildua dantzan.com Sun Aug 8 11:19:06 2004 From: oier a bildua dantzan.com (Oier Araolaza) Date: Sun, 8 Aug 2004 11:19:06 +0200 Subject: [dantzan] Rodez, Danimarka... Message-ID: <009401c47d28$d9058d00$d820633e@etxean> Egunotan makina bat dantza talde nazioarteko folklore jaialdian dabiltza. Pasaia aldean, gazteak Donostian eskaini behar duten emanaldia prestatzen ibiliko diren bitartean, garai batean Alkartasuna Dantzari Ohiak Rodez-eko jaialdian izan dira. Alkartasunako beterano hauek orain orain 3-4 urte ekin zieten berriz dantza-lanei. http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-08-08_alkartasun Azpeitiko Itsasikoak berriz Danimarkan izan dira, Triangle folklore jaialdian: Itsasi Dantza Taldekoak gustura itzuli dira Danimarkako egonaldiarekin Astelehenean itzuli ziren, Triangle Folklore Festival-en parte hartu ondorenDiario Vasco, Mailo Oiarzabal / Azpeitia, 2004/08/06. http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-08-06_itsasi -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: