[dantzan] Dantza emanaldiak hiriburuetan

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Abu 4, 11:39:55, CEST 2004


Hiriburuetako jai nagusietan dantza emanaldiak ohikoak izaten dira. Iaz Bilboko jaietako dantza taldeen berri izatea ezinezkoa gertatzen zela salatu nuen, eta aurten berriz talde guztien izenak garaiz irakurtzeko moduan gaudela esan behar dut. 

Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak hasi dira dagoeneko eta gaur Kataluinia aldeko talde bat izango da Aiotz plazan, baina akaso GAsteizko dantza saiorik interesgarrienetakoa bihar izango da, 12.15etan Gasteizko Zortzikoa egingo baitute.

Donostiako Konstituzio Plazako emanaldietan inguruko herrietako taldeak ere parte hartuko dute aurten eta bertako batzuk kale egingo dute, ziur aski kanpoan izango direlako egunotan.

Emanaldi guzti horien berri hemen duzue:
http://www.dantzan.com/1091611432/index_html

Noski, herrietan ere izango dira dantza emanaldiak abuztuan eta horiek ohi bezala agendan dituzue:
http://www.dantzan.com/Agenda

Ondo segi, oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20040804/ca506ca9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago