[dantzan] Danzas populares: De la Ribera navarra a Tolosa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Abe 27, 17:39:02, CET 2004



Orain hilabete batzuk Jose Maria Jimeno Juriok Tolosako bordon-dantzari 
buruz idatzitako liburuaren argitalpenaz jardun bagenuen, orain Jimeno 
Juriok dantzari buruzko idatzitako beste liburu batekin gatoz. 2004an 
argitaratu da, baina egia esan ez dut jakin noiz izan den zehatz mehatz. 
Argitaratu zela jakin nuen, baina Durangoko azokararte ez dut eskuratu. 
Jose Maria Jimeno Jurio ikertzaile napar handiak dantzaren inguruan 
egindako hainbat lanen bilduma da hau.

Bere garaian beste zenbait tokitan argitaratutako lanak dira. Erriberako 
"paloteados"en inguruko hainbat lan daude eta horiek dira liburuaren 
eduki nagusia. Besteak beste Cortes, Fustiñana, Monteagudo edo 
Murchantekoak. Tolosako bordon-dantzaren ingurukoak ere daude, Lizarrako 
dantzei buruzkoak, eta Nafarroako hainbat dantzei buruzko datuak biltzen 
dira: Arano, Goizueta, Arizkun, Altsasu, Lesaka, Luzaide, Otsagabia, 
Bera edo Leitzakoak.

Gure zerrendakide Mikel Aranburuk egin dio hitzaurrea, eta maisu 
handiari buruzko beste hainbat gauza interesgarriren artean Jimeno 
Jurio-ren ikerketa lanek hainbat dantza tradizionalen berpiztean izan 
zuen eragina azpimarratzen du. "La más sobresaliente, y quizá no 
pretendida por el autor, repercusión social de su labor investigadora y 
divulgativa ha sido su función revitalizadora de las fiestas y tradiciones."

Dantzaren inguruko argitalpenei dagokienez 2004an izan dugun poz 
handienetako eskaini dizkigute Jose Maria Jimeno Jurio-ren lanen 
argitalpen hauek. Jimeno Jurio-ren seme Roldan aitaren antzeko dugu 
lanerako kemen nekaezinean eta izango zuen eraginik lan hauen 
kaleratzean. Eskerrikasko!

Danzas populares: De la Ribera navarra a Tolosa
Liburua
José María Jimeno Jurío
http://www.dantzan.com/Argitalpenak/danzas-Jurio



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago