[dantzan] Errenteria Dantzan

Alain/ Jon Maya ja.maya a bildua euskalnet.net
Lar, Eka 19, 13:11:32, CEST 2004



Kaixo zerrendakide guztioi.

Jakinarazi nahi dizuet gaurtik aurrera Errenteria Dantzan jaialdia ospatuko
dela Ereintza Dantza Taldeaak antolatua.
Jarraian bertako ekintzak eta egitaruak ipiniko dizkizuet:

Ondo izan

ALAIN


Ekainak 18, larunbata: Bizkaiko dantzen erakustaldia
18:30ean herriko kaleetan zehar: Iurretako MIKEL DEUNA DANTZA TALDEA eta
Markinako ZERUTXU DANTZA TALDEA
Ereintza Elkarteko txistulari taldea eta Zumarte alboka taldea

Ekainak 23, asteazkena: San Juan bezperako aurreskua
22:00etan herriko enparantzan: Ereintza Dantza Taldea

Ekainak 25, ostirala: Hi ere Dantzari!
17:30ean Foruen Enparantzan: Herri dantzen saioa gaztatxoentzat

Ekainak 26, larunbata: Folklore Jaialdia
20:30ean Udal Kiroldegian: Hego Afrikako THABISONG YOUNG CLUB eta EREINTZA
DANTZA TALDEA.

Ekainak 27, igandea: Plazara dantzara
12:30ean Foruen Enparantzan: Errenteriako Udal Txistu Taldearekin
dantzaldia.







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago