[dantzan] Erromeria Berrizen

Juan Antonio Aroma aroma.barrena a bildua terra.es
Lar, Eka 19, 21:25:24, CEST 2004


Aupa,
Autentikoa zara Oier. Bat gatoz zurekin ERROMERIA NAZIONALAREN kontu
horretan, benetan Oier arrazoi osoa duzulakoan gaude.
Marisa eta Ixone.

----- Original Message ----- 
From: "Oier Araolaza Arrieta" <oier a bildua dantzan.com>
To: <dantzan a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 18, 2004 2:10 PM
Subject: Re: [dantzan] Erromeria Berrizen




Inork azal diezadake zer demonio esan nahi duen "Nazio mailako bigarren
erromeria" izateak? Ez al genuen nahiko txorakeri egin Larrain dantza
euskal dantza nazionala bataiatzen?

Argia aldizkarian erromeria berreskuratze kontu hauen inguruan erreportajea
egin behar dutela eta iritzia eskatu didate. Zerbait idatzi dut, baina 1500
karakterretan ezin adierazi "erromeria nazionala" hitzak entzutean
okurritzen zaizkidan astakeria guztiak.

Niretzat horrelako jaiak erromeria dantzen gettoa sortzeko lehen urratsak
dira. Edozein plaza eta herritan, edozein jai eta ospakizunetan, euskal
tradizioako erromeria dantzak naturaltasunez dantzatzeko oinarriak jarri
beharrean, guk geuk sortzen dugu gettoa, bertan bildu, zein euskal-
dantzariak, zein nazionalak, eta baskoautentikoak garen gure buruari
frogatu, eta erromeriako dantzak folklorizatzeko, fosilizatzeko urrats bat
gehiago eman. Super-erromeria nazional erraldoi hauek Nafarroako Gobernuak
antolatu izan balitu Euskal Kulturaren aurkako eraso berritzat kalifikatuko
nituzke. Baina, guk (usea, dantzazaleeok, dantza taldeok, federazioak...)
antolatzen ditugu, eta oso ondo pasatuko dugunez, ba benga, biba Euskal
Erromeria Nazionala!


PD. Iratxe, ez pentsa zure kontra doanik filipa hori. Mahai gainean nuen
azken egunotan Jalgi Hadi horren propaganda, Argiako artikulua, eta kaskoak
berotuta... Eskerrik asko bidaltzeagatik.
PD2: Errenteriko Erromeria Egunetara joan izan naizenetan primeran pasatu
dut eta asko gozatu dut eta primeran iruditzen zait erromeriak, eta
erromeria egunak antolatzea. Baina, Erromeria Nazionalaren planteamenduak
eta diskurtsoa dira ernegarazten nautena.



Iratxek:
>Kaixo danoi:

>Ekainaren 26an fandango, arin-arin eta gainerako plaza dantzak egin zein
>ikasteko aukera izango duzu Berrizen. Bertan goiz-goizetik hasita,
>erromeria
>giroko egunaz gozatzeko aukera paregabea izango duzu, baina
>Berrizko "Jalgi
>hadi dantzara" jaialdia hori baino gehiago da, NAZIO MAILAKO BIGARREN
>ERROMERIA baita. Hurrengoa 2006.urtean, Araban izango da.

>Zer da "JALGI HADI DANTZARA?" Euskal Herrian gainbeheran dauden plazako
>dantza eta erromeriak berreskuratu gura dituen jaialdi erraldoia da.
>Honetarako, Euskal Herriko herriren bat aukeratuko da urte birik behin.
>Gure
>kulturaren arlo garrantzitsu honi bultzada emateko ezinbestekoa da
>dantzazale guztion partaidetza, eta zelan ez, zeurea ere.

>Honegatik guztiagatik, Euskal Herria dantzan jarri behar dugulako, etor
>zaitez eta egin dantza besteokin batera!!

>   Egitaraua:

>11:00-tan Kalejira, 12:30 Dantza ikuskizuna, 14:30 Herri Bazkaria, 18:00 -
>21:00 Erromeria eta 22:00-etatik aurrera Dantzaldia.

>Erromeriako Partehartzaileak:

>Xabier Amuriza
>Zabale -Larraņaga
>Eneritz- Edurtzeta
>R. Etxeberria- k.Arrizabalaga
>J.Santamaria - S. Bikandi (Albokariak)
>Bizkaiko Gaiteroak
>Durangaldeko txistulariak
>Herrialde bakoitzeko bikoteak
>Tapia ta Leturia

>Bazkariko Menua:

>Patatak Errixar Erara
>Oilasko izterra letxugarekin
>Ijito besoa izozkiarekin
>Kafea, pattarra, edariak

>10 euro eta txartelak salgai: Berrizko Polikiroldegia (946824374), Fonda
>taberna (946824009), Euskal Dantzarien Biltzarra (94 4432883)

>Anima zitezte!!


>Gogoratzen dizuet baita Ekainaren 23-tik 27-ra bitartean Leioako San Juan
>jaiak izango direla eta Elai Alaikoentzat 25-26-27 geure kanpaldia Izarra-
> n
<Araban...

> Beste bat arte!!






----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
dantzan-leave a bildua postaria.com





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago