[dantzan] Xabier Etxabe, ETB berriro

fer-geak fer-geak a bildua ole.com
As, Aza 9, 09:40:53, CET 2004


aupa denoi!
beno Xabik sikiera atzo ordu laurdeneko ikustea egiteko balentria izan 
zuen. Nik ezin kritikatu, baina pixkat ezagututa... nik ere sinatuko 
nuke hori. hirekin nagok, Xabi. Gertatzen da, nik atzo asko jota 2 
segundu iraun nituela basetxe ikusten. animo osoa ikusteko balorea 
duten horiei.
bestalde, ados nago nire lankideak esaten duenarekin, dantza taldeen 
eboluzioa, "ikerketa" munduan edo dantza-koreografia eta trajeak 
aztertzeko eta itxura lantzeko orduan (geure akats eta guzti, noski). 
Guk ez dugu ETB aldatuko, baina gure kezkak eskuartean ditugun foroetan 
jartzen baditugu (internet, komunikabideak...) agian gizarteko sektore 
batzuk sensibilizatzea lor dezakegu. Baina, eta gainera, ETB1 da... ze 
programazioa duen ikusita... ez du komentariorik merezi.

fer

----- Mensaje Original -----
De: xabieretxabe <xabieretxabe a bildua ole.com>
Fecha: Lunes, Noviembre 8, 2004 11:54 pm
Asunto: [dantzan] Xabier Etxabe, ETB berriro

> Euskal Kulturaren Plana eztabaidatzen ari diren honetan, ETBren 
> kontua 
> nahi nuke berriro azaldu; beharrezkoa iruditzen zait, Eusko 
> Jaurlaritzak Kulturari ematen dion zatirik handiena EITBrentzat 
> dela 
> jakin nuenetik batik bat.
> 
> Akordatuko zarete, ETBk dantzari ematen zion tratamenduaz aritu 
> ginela 
> foro honetan bertan. ETBk, dantza bete-lana bailitzan erabiltzen 
> duela 
> esan nuen orduan, ez duela kriteriorik emanaldiak ematerakoan, eta 
> dantzarekin egiten duena onartezina izango litzatekeela beste arlo 
> batzuetan (literaturan edo bertsolaritzan, esate baterako, gure 
> aldean 
> indar egiteko aukera dute-eta haiek).
> 
> ETB1-ak ematen duen “Basetxea” saioa ez zait gustatzen. Botalarria 
> ematen dit. Hori, hasteko. Aitortu beharra dut ez dudala sekula 
> saioa 
> hasieratik bukaerara ikusteko balentriarik egin: bost minutu ere 
> ez. 
> Gaur, salbuespena eginez, ordu laurden egin dut telebisioaren aurrean.
> Ikuspuntu askotatik begiratuta egin daiteke analisia: hizkuntzari 
> ematen zaion tratamendua, saioak transmititu nahi dituen baloreak 
> (????), telebisio publikoek herriaren kultura lantzeko egiten 
> duten 
> ahalegina (????)... Foro honetan, tradizioaren ikuspuntua 
> erabiliko 
> dut.
> 
> Labur-labur esanda: programa hori hamar segundoz ikustea nahikoa 
> da, 
> tradizioari ematen zaion tratamendu folklorizatu-traketsa nolakoa 
> den 
> jakiteko: edozein moduz disfrazatutako partaideak ikus daitezke, 
> gainera euskaldun-baserritar zaharren itxura dutela esango digute, 
> eta 
> gure arbasoen bizimodu bera daramatela. Hori anbientatzeko, 
> txalaparta, trikitixa eta alboka doinuak jarriko dizkigute. 
> Telebisioak ezina ere egin omen lezake, baina “Basetxea”n 
> txapuzeroak 
> dira horretan ere: begibistakoa da eskaintzen digutenak ez duela 
> autentikoa izateko inongo bokaziorik.
> 
> Dantza-taldeok tradizioaren iturritik edan dugu. Urteak 
> daramatzagu 
> tradizioaren izenean emanaldiak eginez, dantzariak formatzen... 
> gauzak 
> ahalik eta ondoen egiten, azken batean. Hanka sartze handiak egin 
> ditugu gure ibilbidean, aitor dezagun: jantziekin, 
> koreografiekin,... 
> geuk ere euskaldunen irudi folklorizatua ema(te)n dugu sarri. Hala 
> ere, ukaezina da azken urteetako dantza-taldeen eboluzioa; horren 
> adierazle nabarmenena dantza-taldeetan erabiltzen diren jantziak 
> dira. 
> Ahalegin handiak egin dira, inbertsioak ere bai; gaur erabiltzen 
> diren 
> jantzi tradizionalek ez dute orain urte batzuetakoekin antzik ere. 
> Taldeak dokumentatzen saiatzen dira, eredu onak hartzen, jostun 
> egokiak kontratatzen. Nire inguruan ikusten dudan errealitatea 
> esaten 
> ari naiz.
> 
> Galdera: herri honetako Kulturaren diruaren erdia eramaten duenak, 
> inbertsiorako eta gauzak txukun egiteko baliabide gehien dituenak, 
> Euskal Kultura Planaren adierazle izan behar lukeenak... ze irudi 
> ematen digu “Basetxea” bezalako programekin? Hortik hasi beharko 
> lukete, ezta? Ez al du ba esaten Kulturaren Plan horrek 
> euskaldunaren 
> irudi modernoa, kosmopolita, eta tradizioa aintzat hartzen duena 
> nahi 
> duela? Ba ez dut ulertzen.
> 
> Arretarik ez, ezta memoriarik ere (izan ere, inora joan gabe, 
> hainbeste aldiz ikus-arazten dizkiguten Segurako dantza-solte 
> txapelketetako irudiak begiratu eta esplikazioak entzun besterik 
> ez 
> zuten programa horretako jantziei itxura pixkat emateko).
> 
> Dantzaren inguruan (eta, gure kasuan, tradizioaren inguruan) 
> gabiltzanoi ETB burla egiten ari zaigula iruditzen zait. 
> “Basetxea” 
> bezalako programak gure kulturari kalte egiten diotela iruditzen 
> zait. 
> Beste arlo batzuetan gauza bera egingo balute, eskandalua izango 
> zela 
> iruditzen zait.
> 
> Gauza bera esango nuke txalapartaren, albokaren nahiz soinu-
> txikiaren 
> alde lanean urteak eta urteak eman dituztenengatik. Tradiziotik 
> onena 
> jaso, folklorismotik urrundu, eta soinu-tresna horiek molde eta 
> egoera 
> berrietara egokitzen aritu direnengatik. Ez dute halakorik merezi.
> Nahikoa izango da gaurkoz. Ez dut ETBren kriterioak aldatzerik 
> lortuko 
> (ETBko inork irakurriko balu, sikira...). Idatzi hau (eta honen 
> erantzunak ere) ez da inora ailegatuko, baina, gutxienez, nire 
> frustrazioa zuekin konpartituko dut.
> 
> Ondo izan.
> 
> Xabier Etxabe.
> 
> 
> 
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
dantzan-leave a bildua postaria.com


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago