[dantzan] Gaztedi

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urr 1, 13:02:02, CEST 2004


Santutxuko Gaztedi dantza taldearen mezu bat iritsi zaigu dantzan.com-era,
eta bertan jakinarazten dute ekitaldi berria hasiko dutela, eta dantzari
berriak (mutilak) izen-emateko aukera dutela. 16-22 urte bitartekoentzat
irekita omen daude, eta ez dagoela dantzan jakin beharrik, hutsetik hasiko
direla.

Baina horrekin batera, azken urteotan lokalarekin GAztedik izan dituen
arazoak bukatutzat eman beharko direla ulertu behar dugu, izan ere, egoitza
aldatuko dutela iragartzen dute Santutxukoek. Lokal berriek itxura ona dute
gainera: 400 metro karratu, ensaiatzeko aretoa, ispilu eta barrekin
hornitua, dutxak eta komunak, insonorizatutako gela, bulegoa eta aldagela.

Helbide berria hauxe omen da:

GAZTEDI DANTZARI TALDEA
Santutxu 74, lonja
48004 BILBAO

Ez dakigu nola konpondu duten azkenean arazoa, baina pozten gara!






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago