[dantzan] Urrijena Iurretan

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Urr 6, 13:41:08, CEST 2004



Jai egun berezia izango da igandean Iurretan. Urrijena jaia ospatzen dute.
5 urtetik behin ospatzen da Urrijena. Iurretako dantzari guztien jaia da,
eta egun horretan Iurretan dantzari izandako guztiak plazaratzen dira.
Bakoitza bere belaunaldiko taldean plazaratzen da, 14-15 urtetatko talde
gazteenetik hasi eta 60 urtetik gorakoek osatutakora.

Aurten, 16 dantza talde plazaratuko dira! 60 urtetik gorakoa hiru talde
izango dira tartean eta dantzari nagusienak Felix Arruti "Errotarik" 72
urte ditu. Dantzari talde guztiak plazaratu eta dantzari-dantza egingo
dute, ondoren Erregelak. Ospakizunerako liburu bat argitaratu
dute "Iurretako Dantzariak 1891-2004".

Gogoan dut 1994ko urrijenak arrasto sakona utzi zidala. Dantzari taldeak
plazaratu ahala harrigarria gertatzen zitzaidan denak herri berekoak
izatea. BAzterrera begiratzen nuen ea dantzari ez zen batere gizonik
geratzen ote zen Iurretan. Erregelak ere ederrak izan ziren. Adineko bi
gizonek egin zituzten. Artazia ostikoaren eta ostiko gabe egin eztabaidan
ibiliak ginen gure taldean, eta atentzioa deitu zidan erregelak dantza egin
zituzten bi gizonen arteko desberdintasuna. 50 urtetik gorakoa zen bat eta
60tik gorakoa zela zirudien besteak. Zuzen altxatzen zuen hanka batek eta
ostikoarekin besteak. Grabilleta edo gurpilarekin ere diferente.
Aurrekaldean eta ederra batek, ezkutuan eta txikia besteak... Dantza
autoktonoak "beti berdin" egiten direla esaten dutenentzat aukera ederra da
Urrijena. Gozatzeko aukera.

Ondo segi, oier.






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago