[dantzan] Mundakako lamiak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Urr 6, 15:26:33, CEST 2004


Kaixo Susana,

Mundakako aratusteetan Atorrak izeneko konparatsa ateratzen da. Kantuan
egiten dute eta eskean jarduten dira. Mutilek bakarrik osatzen zuten
Atorren taldea, eta beraz, emakumeek ere parte hartzeko Lamiak sortu
zituzten. Hauek ere kantuan eta eskean jarduten dutela uste dut.

Posta zerrendan izango da inguru horretako norbait, Mundakakoa ez dakit
baina Bermeotarren bat bai behintzat, eta ea laguntzeko moduan dagoen.

oier.

> Kaixo!! Inor al daki zer egiten diren Mundakako lamiak Aratusteetan?
> Eskerrik asko
>
>
> ---------------------------------






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago