[dantzan] Patxi Fadrique

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urr 7, 11:29:46, CEST 2004



Patxi Fadrique dantzaria eta malabarista izandakoa da, urtarrilean istripu
baten ondorioz elbarri geratu zena. Dantza tradizionalean jardun zuen tarte
batean, beste mota bateko dantza modernoagoak ere egin zituen eta malabaren
munduan ere bidea egina zuen.

Elbarritasunak ekarri dizkion arazo, egokitze behar eta tratamenduetan
laguntzeko jaialdia antolatu dute bere lagunek. Larunbatean izango da
Lasarteko Kultur ETxean, 19.30etan. Magia, malabarak, perkusioa, globoak
eta dantzak egongo dira "Patxi Festa" izena duen jaialdian. 10 Euro balio
ditu sarrerak eta dirua Patxirentzat izango da.

DVn artikulua dator horren inguran eta bertan esaten denez 30 artista
inguruk parte hartuko du jaialdian,eta Tolousse, Barcelona, Madrid,
Guadalajara eta Andaluziatik etorriko dira horietako asko.

Organizado un festival para recaudar fondos a beneficio de Patxi Fadrique
Diario Vasco, T. VallÚs, L. Roux / Lasarte-Oria, 2004/10/07.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-10-07_fadriqu







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago