[dantzan] Maritzuli

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Urr 18, 16:33:51, CEST 2004



Aspaldian Claude Iruretagoienaren berririk izan gabe, eta pozik irakurri dut gaur GARAn Maritzuli konpainiak emanaldia eskainiko duela urriaren 24an Luhuson. Bi urte omen zeramatzaten emanaldirik egin gabe, eta 2005erako sorkuntza berriarekin lanean dihardutela irakurtzeak poztu nau. «Côté courS côté jardin» du izena Luhuson eskainiko duten ikuskizunak, eta Claudek azaltzen duenez  «Frantses izenburua eman diogu nahitara. Dantzan, nazioartean erabiltzen den hiztegi bat dago, eta bi esaera horiek oholtzaren bi gune izendatzen dituzte», azaldu zuen arduradunak. Aurreko ikuskizunek ekonomikoki kinka larrian utzi zituela aitortzen du elkarrizketan Claudek eta laguntzak beharrezkoak direla.


Maritzulik ikusgarria osatu du landutako dantza guztiekin
Berpizteko saioa | Bi urtez emanaldirik eman gabe egon ostean, konpainiak 1996az geroztik landu dituen dantzak eskainiko ditu «Côté courS côté jardin» izeneko ikuskizunean, ondoko urriaren 24an, Luhusoko aretoan
Gara, Ainhize Butron / Baiona, 2004/10/18.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-10-18_maritzuli



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20041018/ce40bdc8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago