[dantzan] Alan Lomax-en grabazioak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urr 22, 16:36:36, CEST 2004


Aupa,

dantzan.com-eko argitalpenen atalean bi CD berriren fitxa gehitu ditut. Alan Lomax-en grabazioen CDak dira. Benetan altxor ederrak dira bi CD hauek. Alan Lomax etnomusikologo estatubatuar handi bat izan zen, munduan barrena doinuak biltzen eta grabatzen lan izugarria egin zuena. Bere bilketa lanean 1952an Euskal Herrira iritsi zen eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan txistulariak, gaiteroak, bertsolariak eta abeslariak grabatu zituen. 

Alan Lomax 2002an hil zen. Bere grabazio horiek argitaratzen ari dira poliki-poliki eta uda honetan Euskal Herriko grabazio horien txanda iritsi da. Judith Cohen etnomusikologoak gidatu du edizio lana, eta Juan Mari Beltran eta Aintzane Camara-ren laguntza izan du euskal doinu horien grabazioak testuinguruan jartzeko. Gainera, orain 52 urte doinu horiek kantatu zituzten protagonistetatko batzuekin egoteko aukera izan dute. 

Emaitza altxor ederra da. Abesti tradizionalak, txistu doinuak eta dantzak ere entzun daitezke: Larrain-dantza, otsagiko dantzak, mutxikoak mutil-dantza, teilarin, fandango eta arin-arinak, alkate soinua, aurreskua, ezpata-dantza, aita san migel, makila-dantza... Dena orain 50 urte grabatuta.

Bi diskatan argitaratu dira Euskal Herriko grabazio horiek. Bata, Nafarroako doinuekin, eta bestea Gipuzkoa eta Bizkaikoekin.

Hemen dituzue bi disken erreseinak eta bakoitzean aurkituko dituzuen kantak:

The Spanish Recordings. Basque Country. Navarre
http://www.dantzan.com/Argitalpenak/Lomax-Nafarroa

The Spanish Recordings. Basque 
http://www.dantzan.com/Argitalpenak/Lomax-BizkaiGipuz

Alan Lomax-en artxiboa kudeatzen duen elkartearen webgunea:
http://www.alan-lomax.com/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20041022/e043d735/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago